"Laboral Kutxaren lehentasuna orain langileen eta bezeroen osasuna eta segurtasuna da"

Nuria Agirre Uzueta, Gestio Sozialeko zuzendaria.
2020/04/17

COVID-19 gaitzaren bilakaeraren eta sortutako krisiaren jarraipena egiteko Batzordea otsailaren 28an eratu zuen Laboral Kutxak. Ordutik, egunero egunero, Batzordearen jarraipen bilera egin da, goizean goiz "koronabirusak sortutako egoera berriari erantzun egokiak emateko asmoarekin". 

Laboral Kutxaren lehentasuna orain, "langileen osasuna eta segurtasuna dira, baita bezeroena ere. Neurri ugari hartzen joan gara krisia hasi zenetik. Lan-taldea desdoblatu dugu bitan, manparak eta gelak jarri ditugu bulegoetan, jende aurreko ordutegiak murriztu ditugu eta aurretik hitzordua lotzera behartu ditugu bezeroak, telelana sustatu dugu bulego zentraletako lan-taldean eta egunetik egunera egoera berriari egokitzen ari gara" adierazi du Agirrek. 

Normaltasunera itzultzeko desiatzen

Nuria Agirrek esan digunez, Laboral Kutxa oso ondo, arduraz eta konpromisoz, egokitu zen egoera berrira. Egunak eta hilabeteak aurrera egin ahala, nekea igartzen hasi da lan-taldean, izan ere, "gure langile asko eta asko lan-karga izugarriarekin ari dira eta horrek nekea eragiten du". Etorkizunera begira, Nuria Agirrek argi dauka, "normaltasunera lehen bailehen itzultzea nahi dugu".

Finantza eta aseguru zerbitzuak.