LABORAL Kutxa eta LKS Nextek webinar saioak antolatu dituzte enpresen konpetitibitatea hobetzen laguntzeko

Doako sei web hitzaldi (“webinar”) antolatu dituzte urria eta azaroan COVID-19aren krisi egoerak ekarri dituen funtsezko alderdiei aurre egiteko.
Card image cap
2020/10/09

LABORAL Kutxa kreditu-kooperatiba eta LKS Next aholkularitza espezializatua ados jarri dira euskal enpresen kudeaketa hobetzen laguntzeko. Bi erakundeak urrenz-urren ezagutzen dute enpresa egituraren errealitatea eta zeintzuk diren premiazko beharrak gaur eguneko krisi egoeran. 

Hala, dohainik erabat, sei webinar martxan jartzea erabaki dute bi erakundeetako profesional adituek diseinatu dituztenak eta hileko bi ziklotan elkartutak, gai desberdinen arabera. 

“Webinar”ak LKS Nexteko finantza eta lege arloko adituek emango dituzte eta enpresa mota guztietako kudeatzaile eta finantza aduradunei zuzendurik daude. Parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik inskribatzea saio bakoitzean. 

Lehen webinarra, 45 minutuko iraupena izango duena, datorren urriak 13an izango da eta Finantza berregituraketa nola eta noiz antolatu azalduko du. Hurrengo on-line hitzordua asteartea urrriak 20ean izango da eta finantza berregituraketa baten negoziaketako alderdi juridiko garrantzitsuei helduko dio. 

Azkenik, asteartea urriak 27an erakunde bateko finantza departamentua digitalizatzeko dauden tresna garrantzitsuenak azalduko dira, hartu beharreko erabakiak bizkor eta eraginkorrak izan daitezen. 

Lehen saioako helburua partehartzaileek urrenez-urren eta era errazean operazio hauek aurrera nola eraman ezagutaraztea da, beraien erakundearen balantze ekonomikoa hobetzeko garai zail hauetan, hala nola, haien sailen kudeaketa hobetzen lagunduko dieten tresna digitalak ezagutzea. 

Bigarren saioa, azaroan 

Bigarren hitzaldia saio online moduan garatuko da, baita ere, azaroan zehar eta hiru saio izango ditu. Bigarren ziklo honek enpresak egungo testuinguruan kokatzen laguntzea du helburu eta joera berriekin eta aldaketekin lerrokatu daitezen. 

Lehen hitzaldia asteartean izango da, azaroak 10ean eta “Zein da nire enpresaren balioa?”aren ikuspegi hobea izaten lagunduko du. Bigarrena, asteartea azaroak 17an salerosketa hazteko aliantza posibleen bilaketaz arituko da. Azkenik, asteartea, azaroaren 24eko hitzaldiak, bazkideen arteko itun eredu ohikoenak azalduko ditu. 

Webinarren egutegia: 

I SAIOA - URRIA 

  • Urriak 1a - “Finantza berregituraketa noiz eta nola planteatu” 
  • Urrian 20 - “Finantza berregituraketa baten negoziaketako alderdi juridiko garrantzitsuak” 
  • Urriak 27 - “Nire finantza departamentua digitalizatzeko tresnak” 

 

II SAIOA - AZAROA 

  • Azaroak 10 - “Zein da enpresa baten balioa?” – 
  • Azaroak 17 - “Nire negozioa hazteko aliantzen bila” 
  • Azaroak 24 - “Bazkideen arteko itunak. Bazkide akordio eredu ohikoenak” 

 

Ingeniaritza eta arkitektura

Finantza eta aseguru zerbitzuak.