Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Laboral Kutxak aurreratu duenez, euskal ekonomia %1,3 jeitsiko da 2013an
Datu guztien aurkezpena Laboral Kutxako Bilboko egoitzan izan da, uztailaren 15ean. Bertan izan dira Xabier Egibar, Negozio-garapen zuzendaria, eta Josu Madariaga, Azterketa saileko zuzendaria.
Aurreratu dutenez, 2013an euskal ekonomia atzeraldira bueltatu da, batik bat lehen hiruhilekoan izan diren emaitza negatiboak eraginda.
Emaitza orokorrak
Modu honetan laburtzen dira Laboral Kutxak egin duen txostenean jasotzen diren emaitza orokorrak:
- 2012. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinak % 1,2 egin zuen behera, eta Nafarroako Foru Erkidegokoak % 1,4, Estatu osoan bezala. Aurreko bi urteetan produkzioaren alorrean emaitza positiboak izan baziren ere, 2012. urteak atzeraldia ekarri zuen berriro. Atzeraldi hori 2009koa baino txikiagoa izan da, bai, baina luzeagoa, orain arte jarraian hazkunde negatiboa izan duten hiruhilekoei erreparatuta.
- Aurrekoaren ondorioz, lan-merkatuaren jokaera guztiz kezkagarria da. Lanpostuen galera errealitate bat da gure ingurunean. Hala, enpleguen % 6 galdu da Euskal Autonomia Erkidegoan, % 4,2 Nafarroan eta % 4,5 Estatuan.
- Eta eraginik handiena duen magnitudea aintzat hartzen badugu, langabezia-tasa, Euskal Autonomia Erkidegoan % 14,9ra heldu da, 2011koarekin alderatuta portzentajezko hiru puntu gora egin ondoren. Nafarroan, berriz, langabezia tasa % 16,2koa da eta Estatuan % 25ekoa.
Tasa horiek ez dira batere normalak eta argi eta garbi erakusten dute lan-merkatuak gaizki funtzionatzen duela. Eta langabeziaren arazoa bereziki kezkagarria da gazteen artean.
- Eskaintzaren ikuspegitik, azpimarratzekoa da sektore guztien ahultasuna, nekazaritza salbuespena dela. Bereziki nabarmenak dira eraikuntzaren emaitza negatiboak: % 6,3koa Euskal Autonomia Erkidegoan eta % 8,1ekoa Estatuan. Nafarroan, berriz, industriak izan du jaitsierarik handiena, % 4,2koa, eta zerbitzuen sektorea da 2011ko mailari eutsi dion bakarra.
- Krisiak enpresen emaitzetan ere izan du eragina, eta haien erregistroak negatiboak dira jada. Zentzu horretan, mozkinen/salmenten eta mozkinen/fondo propioen ratioak, hurrenez hurren -% 0,6koa eta -% 1,1ekoa izan ziren 2012an, azken urtetan jarraipen egin zaien euskal industria-enpresa nagusietan. Tasa horiek aurreko urtekoak baino dezente txikiagoak dira (% 3,5 eta % 6,3, hurrenez hurren).