"La crisis financiera, económica y social, y soluciones alternativas" hitzaldia Arizmendi topaketetan

Datorren ostegunean, azaroak 24, 18:30ean egingo dira 2011ko Arizmendi Topaketak Mondragon Goi Eskola Politeknikoan, Biteri Egoitza Nagusian. Vicenç Navarro soziologo, politologo eta ekonomilariak egingo du hitzaldia.
Card image cap
Topaketen kartela.
2011/11/22

Egitaraua

  • Lehendakariaren agurra, Joxean Alustiza Usandizaga. Fagor Taldearen eta Gizabidea  fundazioaren lehendakaria.
  • Hizlariaren aurkezpena, Joxemi Arregi Aranzeta. Mondragon Industriarako automatizazio  Dibisioko lehendakariordea.
  • Hitzaldia, Vicenç Navarro López: La crisis financiera, económica y social, y soluciones alternativas.

Vicenç Navarro

Vicenç Navarro López Bartzelonan jaio zen 1937an. Ekonomia Aplikatuetako katedraduna da Bartzelonako Unibertsitatean eta Gizarte eta Politika Zientzien katedraduna Pompeu Fabra Unibertsitatean. Gaur egun Baltimoreko Johns Hopkins Unibertsitateko irakaslea da.

Espainiatik exiliatu behar izan zuen arrazoi politikoak medio. Suedian, Erresuma Batuan eta AEBetan bizi eta lan egin izan du. Baltimoreko Johns Hopkins Unibertsitatean Politika Publikoetako eta Zientzia Politikoetako katedraduna da.

Ekonomia politikoa, ongizate gizartea eta ikasketa politikoak dira bere ikerketa arloak. El subdesarrollo social de España: causas y consecuencias (2006, Anagrama) izeneko liburua izan da azkena argitaratu duena.