Kooperatibismoaren etorkizuneko erronkak aztergai gaur Garaian

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak antolatuta eta Emun kooperatibak dinamizatuta egin da Garaia parke teknologikoan kooperatibismoaren gaineko topaketa.
Card image cap
2022/11/30

Asko izan dira mahai gainean jarri dituzten gaiak eta asko hausnarketarako ildoak. Gaurko kooperatibismoa, XXI.mendeko balio kooperatiboak, lana ulertzeko modu berriak, legatu koopertibista eta gazteria edo eta etorkizuneko negozioak moduko gaiak jorratu dituzte eta ereduaren indarguna, ahulgune, aukera eta mehatxuak ere aztergai izan dira.

IMG_3921.jpg

Askotariko kooperatibetako ordezkariek esku hartu dute topaketan, horietako asko MONDRAGONekoak, baina baita oso bestelako kooperatibetako ordezkariek ere. Zerbitzuetakoak, nekazaritza arlokoak, komunikazioaren eremukoak, industrialak, hezkuntza kooperatibak, handi, txiki eta ertainak. 

Komunikazioaz eta kooperatibek gazteengan interesa pizteko duten beharraz ere aritu dira

Talentoa, guztion ahotan

Komunikazioaz eta kooperatibek gazteengan interesa pizteko duten beharraz ere aritu dira. "Errelato berriak sustatu behar dira, iraunkortasunaren kontakizuna gurea egin behar dugu, desberdinak garelako eta gure enpresek oso bestelako balioak dituztelako" adierazi dute, aho batez, ia parte hartzaile guztiek.

Hain justu ere, etorkizuneko erronka nagusi gisa irudikatu da talentoaren erakarpena. Zer egin? nola egin? zer eskaini? nola piztu interesa? galdera horiei guztiei erantzuna ematen saiatu dira Garaiara bertaratutako lagunek. 

Guztira, 60 pertsona batu ditu Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak gaurkoan Arrasaten

Etorkizuneko lana ere guztion ahotan izan da, eta eredu kooperatiboaren gobernantza, edo eta balioen transmisioa ere jorratu dute. Goizeko 9:15ean hasi da saioa eta eguerdiko 12ak arte luzatu da, eztabaida-mahaietan banatutako taldeetan burutu delarik. 

Guztira, 60 pertsona batu ditu Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak gaurkoan Arrasaten, hausnarketa sustatzeko ahalegin berezian eta etorkizuneko erronkak hobeto ulertzeko asmoz. Gero, gaur batutako informazio guztia kooperatibekin partekatuko dutela aurreratu dute Kooperatiben Kontseilutik.