Kooperatibak krisiaren aurrean, Forokoopen VI. Jardunaldian eztabaidagai

Askotariko kooperatibetako ehun ordezkari baino gehiagok parte hartu zuen Forokoopek antolatutako VI.jardunaldian. 'Kooperatibak krisiaren aurrean' lelopean zenbait eztabaida burutuko ziren goizean zehar, guztiak ere helburu bakarrarekin; kooperatibek modelo gisa krisiari aurre egiteko dituzten bitartekoak mahaiaren gainean jartzea.
2012/06/13

Erronka interesgarri bezain gogorra dute kooperatibek datozen urteotan, krisiari nola aurre egin. Horren gainean eztabaidatzeko, Forokoop kooperatiba-eztabaidarako foroak antolatuta, jardunaldia egin zen atzo Garaia Berrikuntza Gunean. Hizlarien artean izan ziren, besteak beste, Pako Garmendia, Inazio Iribar, Paloma Arroyo, Luis Maria Ullibarri eta Manuel Torres. Forokoop VI.jardunaldia

Kooperatibaz unibertsitatean

Hizlarietako batek, COCETAko zuzendari den Paloma Arroyok, adierazi zuen kooperatiba eredua unibertsitatera iritsi beharko litzatekeela, eta gaur egun asko dagoela egiteko ereduaren hedapenean. Arroyoren aburuz, "2012 urtea ez dugu behar beste ondo aprobetxatu gure modeloaren alde lan egiteko", arlo horretan oso kritiko agertu zen Espainiako Kooperatiben Elkarteko zuzendaria. Forokoop VI.jardunaldia

Ondorioak

Forokoopen VI.jardunaldia amaitzeko, Jose Mari Larrañagak egunean zehar egondako ekarpen guztien konklusioak irakurri zituen. Era berean, bitxikerien artean aipatu behar, LEINNeko ikasle batek ahobete hortz utzi zituela bertaratutakoak. Ikasleak esan zuen kooperAKTibistak kooperatiba berria eratu dutela, eta Txina zein Indiatik iritsi berri, esan zuen MONDRAGONeko sistema kooperatiboa egokitu egin beharko dela mundu berrira, "izan ere, aurrerantzean Euskal Herrikoak ez diren kooperatibista asko integratu daitezke Txinan, Indian edo Brasilen". Forokoop VI.jardunaldia