Jose Mari Larrañaga zendu da

82 urte zituen eta lehenetariko pertsona izan zen Otalorako zentroan hezkuntza kooperatiboa eskaintzen. Gainera, TU Lankide aldizkariko kolaboratzaile sutsua izan zen, non artikulu ugari idatzi zituen.
Card image cap
2023/12/24

Atzo utzi gintuen Jose Mari Larrañaga Bolinagak, 82 urte zituela. Eskoriatzan (Gipuzkoa) jaiotakoa, Jose Marik lotura handia izan zuen bere bizitza osoan Arrasateko Kooperatiba Esperientziarekin. Izan ere, hainbat kooperatibatan lan egin zuen, Fagor Ederlanen edo Fagor Elektronikan, besteak beste, eta bere ibilbide profesionalean beti egon zen kudeaketa sozialeko sailekin lotuta. Ondoren, 80ko hamarkadaren erdialdean, etapa berri bati ekin zion ireki berri zen Ikasbide zentroan – gaur egun Otalora –, prestakuntza eta zabalkunde kooperatiboko gaiak kudeatuz. Era berean, aldizkari honen kolaboratzaile handia izan zen, "Aula Cooperativa" atalaren bitartez egindako ekarpenekin. Ikastolen munduari egindako ekarpena ere oso garrantzitsua izan zen.

Jose Mari beti zegoen laguntzeko prest, eta besteekin enpatizatzeko izaera berezia zuen. Irakurle handia zen, baita idazlea ere, eta erretiroa hartu ondoren ere hezkuntzaren bidetik jarraitu zuen, "lankidetzari" buruzko hitzaldi eta solasaldi ugarirekin.

Irakurle handia zen, baita idazlea ere, eta erretiroa hartu ondoren ere hezkuntzaren bidetik jarraitu zuen, "lankidetzari" buruzko hitzaldi eta solasaldi ugarirekin

Kirolari handia ere izan zen, iraupen luzekoa, eta gure bailarako atleten artean beti zegoen bera. Indar fisiko handikoa zen eta bere estilo bereziarekin, askotan egin zituen, besteak beste, Donostiako maratoia eta baita Behobia Donostia ere.

"Bere" aldizkaria izan zen TU Lankide osatzen dugun guztiok besarkada handia bidali nahi diogu bere familiari. Hileta elizkizuna datorren asteartean, hilaren 26an, egingo da, 19:00etan, Arrasateko San Juan Bautista parrokian.

Goian bego Jose Mari!