Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
Ireki da Huhezineman filmak aurkezteko epea
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/ireki-da-huhezineman-filmak-aurkezteko-epea/@@images/6c77f42d-1df4-4537-99ee-ba5256c23483.jpeg)
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen du urtero Huhezinema, Euskal Film Laburren Jaialdiaren lehiaketa.
Aurtengo oinarriak hauek dira:
- Zuzendarien jatorria: Euskal Herrian (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) jaioak edota Euskal Herrian bizi direnak (erroldatuta daudenak).
- Hizkuntza: Edozein hizkuntzatan egindako lanak onartuko dira. Jatorrizko bertsioa euskara edo gaztelania ez denean, euskara edo gaztelaniazko azpi idatziekin bidali beharko dira lanak.
- Lanaren ezaugarriak: Edozein generotako lanak (animazioa, fikzioa, dokumentala, zine esperimentala…) onartuko dira. Bideoklip, iragarki eta bideo korporatiboak ez dira lehiaketan onartuko.
- Iraupena: 25 minutu gehienez.
- Ekoizpen data: 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztutako lanak izan beharko dira. Ez dira onartuko aurrez lehiaketa honetan aurkeztutako lanak.
- Filmak jasotzeko epea: 2020ko otsailaren 2a. Beranduago heltzen diren lanak ez dira onartuko.
- Sariak: Jasotako film labur guztien artean Aukeraketa Batzordeak laburrak kopuru jakin bat aukeratuko du jaialdiaren Sail Ofiziala osatzeko. Hautatutako bakoitzak 200€ jasoko ditu hautatua izateagatik.
- Film hauek, beste sari hauen lehian arituko dira:
Goiena Saria : 1.000€ (Epaimahai Ofizialak emango du saria): Euskarazko film onena sarituko da.
Vertigo Saria: 400€ (Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahai batek emango du saria). Diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako filma izan beharko da.
Ikusleen Saria: 300€
Mundukide Saria: 700€ (hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du).
La Horrorosa Saria: Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asterako 2 pase oso. (bi sailetan aurkeztutako beldurrezko generoko film labur onena sarituko du)
9. Eskubideak: Jasotako lanen proiekzioak egiteko eskubidea izango du Huhezinema jaialdiak. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa publikoko eta sustapen muntaiak egin ahal izango dira, on-line edo off-line, helburu komertzialik gabe. Egileei aldez aurretik proiekzio horien berri emango zaie.
10. Oinarrien onarpena: Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.
11. Epaimahai Ofiziala: Ikus-entzunezko alor profesionaleko adituek osatuko dute.
ONLINE BIDALKETA:
Film laburrak Huhezinema jaialdian aurkezteko bete behe aldean dagoen izen-emate orria online eta bertan txertatu film laburra ikusteko Vimeo edo Youtube esteka eta beharrezko pasahitzak. Film laburra hautatua izanez gero, jaialdian proiektatzeko DCP kopia edo kalitate handiko artxibo digitala eskatuko da.
Eskertuko genuke saritutako egileek eurek jasotzea saria, edo lan taldeko kideren batek, apirilaren 5ean egingo den Sari Banaketa ekitaldian. Sariak egunean bertan jakinaraziko dira.