Iñaki Aranburu, IK4ko lehendakari berria

Iñaki Aranburu, IK4-Ikerlaneko lehendakaria, izendatu dute IK4ko lehendakari, Jesús María Iriondok bere agintaldia amaitu ondoren. Aurrerantzean, Iriondok aliantzarekin kolaboratzen jarraituko du, IK4-Teknikerreko lehendakari gisa.
Card image cap
2015/08/24

Euskadiko aliantza teknologikoaren zuzendaritza-organoetan hainbat aldaketa egin dira. Lehendakari berriaz gain, lehendakariorde berria ere izango du: Iñaki Otaño (IK4-Lortek). Aitzitik, José Miguel Erdozainek jarraituko du zuzendari nagusi izaten.

IK4ko lehendakari berriak IK4-Ikerlanen hasi zuen bere ibilbide profesionala. 15 urtez jardun zuen han, eta urte horietako urte batzuetan Kontseilu Errektoreko kide izan zen. Ondoren, Produktu Garapeneko zuzendari izan zen Goizper kooperatiban, eta Olaker, Goizperreko I+Gko unitatea jarri zuen martxan.  Handik lau urtera, Oronan hasi zen, eta, han, berrikuntza teknologikoaren alorra garatu zuen: Orona eic, I+Gko unitatea, sortu zuen. Gaur egun, Oronako Korporazio, Sustapen eta Marketineko zuzendaria da, eta IK4-Ikerlaneko lehendakaria.

Iñaki Otañok, berriz, MONDRAGONen egin du bere ibilbide profesionala: talde enpresarialaren lehendakariorde izan zen, eta haren nazioartekotzea bultzatu zuen. Gaur egun, IK4-Lortekeko lehendakaria da.

Ikerketa zentro teknologikoa

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.