Ibermaticari esker Eroskik analitika aurreratua erantsi dio etxeko erosketa zerbitzuari

Etxetik erosten dutenen zerbitzua hobetuko du Eroskik Ibermatica-ren laguntzarekin. Izan ere, sistema berri bat jarri du martxan, analitika aurreratuko datuetan oinarritutakoa. Eredu prediktiboa izango da eta erosleek etxean erosketak jasotzeko orduan, azken garraio zerbitzua hobetuko du.
Card image cap
2022/07/01

Ibermaticak adierazi duenez, Adimen Artifizialeko eta 'Machine Learning'-eko teknikak erabiliz zenbait proiektu garatu dituzte azken aldian, hala, "askotariko soluzioak bideratu dituzte askotariko hipotesiei aurre egiteko negozio ezberdinetan. Argibideak falta ziren programazio eta negozio adimentsu ohikoetan irtenbideak aurkituz".

Algoritmoa gai da aurreikusteko zenbat eskaera egongo diren egunean zehar

Hala, Ibermaticak aurreratu duenez, algoritmoa gai da aurreikusteko zenbat eskaera egongo diren egunean zehar, zein ingurune geografikotan, zein zentrotan, zein ordutegitan eta eskaeraren arrazoiak ere atzemateko gaitasunarekin, beti ere, eskatzailearen azken urteetako eskaera historikoan oinarrituta.

Eroskiri aukera emango dio garraio hornitzaileekin tarifak hobeto negoziatzeko eta neurtzeko. 'Meachine Learning' ereduei esker lortu da aurreikuspen handiarekin lan egitea eta eskaerak askoz hobeto kudeatzea, eta hori guztia bezeroaren esperientzian kalterik eragin gabe.

Banaketa komertziala