Irakurriena
- 1. LABORAL Kutxak 134 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2024ko lehen seihilekoan
- 2. Felix Ormaetxea Uribetxebarria zendu da
- 3. MONDRAGONek inBiot startupean inbertitu du
- 4. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
- 5. “Abentura zirraragarria izan da”
- 6. HIREKIN industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 7. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 8. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 9. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 10. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
'El infierno', aurtengo Mundukide saria
“El infierno” Sierra Leonako gazte baten bizitzan oinarritutako film laburra da. Chennu izeneko protagonistarengan oinarritutako gainditze pertsonaleko istorioa da. 15 urterekin, lau urte Pademba Roadeko helduen kartzelan igaro ondoren, bere bizitza aldatzea lortzen du, kartzelatik atera eta preso daudenei laguntza psikologikoa emanez eta gazteenak bertatik ateratzeko lana eginez.
Sierra Leonan biztanlegoaren %5, batez beste 300.000 umezurtz, kalean bizi dira eta poliziak behin baino gehiagotan kalean gelditu izanez gero, Pademba Town kartzelan preso sartzen ditu. Hauetako gazte askok 13 urte besterik ez dituzte eta 100 $ ordaintzea nahikoa da bertatik ateratzeko baina gehienetan luze joaten da gazte guzti hauen espetxeratzea.
'El infierno', Chennu gaztearen bidez, baldintza kaxkarretan kartzelan ahaztuta hiltzen ari diren pertsona horien istorioak lehen planoan jarri nahi dituen filma da.
Kanaki Films, Raul de la Fuente eta Amaia Remirezen ekoiztetxea da. "El Infierno” Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko “Kimuak” saioan proiektatu da lehen aldiz. 2020ko edizioko Goia sarietarako izandatua izan da eta El internacional de Varsovia jaialdiko irabazlea izatearren 2021eko Oscarretan egoteko kualifikazioa lortu du.
Pertsonak animaliak bezala tratatzen dituzte
Mundukiden, hegoaldeko herrialde ezberdinetan garapenerako lankidetza egiteaz gain, herrialde horietako errealitateak Euskal Herrira gerturatzen saiatzen dira, munduan ematen diren egoerez informatu eta ikuspegi globalaren garrantzia azpimarratuz.
'El infierno' filmak, munduko bazterretan giza eskubideak nola urratzen diren erakusteaz gain, herrialdeak berak dituen gabeziak eta egoera jasanezina erakusten dizkigu. Afrikar herrialde askotan gertatzen den bezala, oraindik XXI. mendean pertsonak animaliak bezala tratatzen dituztela adierazten digu laburmetraiak, giza eskubide minimoenak kontutan hartu gabe. Film laburra oso ondo egindakoa da eta kontatzen duten istorioak ikuslearengan emozio gazi gozoak eragiteko ahalmena du. Gomendagarria benetan!
Saria Chennurentzat izango da
700 euro jaso dituzte Mundukide saria irabazteagatik eta Raúl de la Fuente zuzendariak esan digun bezala kopuru osoa Chennuren eskuetan jarriko dute, espetxean dauden gazteekin justizia egiten jarraitu dezan. Dimentsio txikia badute ere horrelako ekimenak dira Mundukideren ikuspegitik merezi dutenak eta 5 pertsona espetxetik ateratzeko balio badu ere, “gurpilak” norabide positiboa har dezan balio dezakeelako.