Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
Hobetuz-ek Goi Eskola Politeknikoan eskainiko dituen ikastaroetan izena emateko aukera dago oraindik
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/hobetuz-ek-goi-eskola-politeknikoan-eskainiko-dituen-ikastaroetan-izena-emateko-aukera-dago-oraindik/@@images/86552875-f44a-4b45-a911-5f6b46d02451.jpeg)
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak zazpi ikastaro eskainiko ditu doan, lanean ari diren profesionalentzat bereziki. Irailaren 19an, astelehena, hasi eta urriaren erdialdean amaituko dira. Ikastaroek 10 eta 40 ordu bitarteko iraupena izango dute; batzuk goizez emango dira, eta beste batzuk, arratsaldez.
Hobetuzek % 100eko dirulaguntza emango du ikastaroak egiteko, eta profesionalentzat dira.
Ikastaroek honako gai hauek landuko dituzte, besteak beste: hidraulika, termografia, ikusmen artifiziala industria-robotikan eta zibersegurtasunaren hastapenak. Jarduneko langileei gai berrietan sakontzeko edo ahaztutako ezagutzak indartzeko aukera ematea dute helburu.
Interesatuta daudenek cursosingenieria@mondragon.edu helbide elektronikoan eman dezakete izena, edo 647504100 telefono-zenbakian.