Hilabete baino ez da geratzen Osartenen Tupper Osasungarrien lehiaketan parte hartu ahal izateko

Abenduaren 1ean bukatuko da parte hartzeko epea. Oso erraza da: “Tupper Osasungarrien lehiaketarako errezeta” bete baino ez duzu egin behar. Horretarako, pentsatu errezeta originalen bat eta bidali osarten@osarten.com posta helbidera, errezetaren lanketaren argazki batzuekin batera.
Card image cap
2017/11/03

Lanean osasuntsu jan daiteke. Baita orain ere, lantokian “tupperrak” erabiltzea zabalduta badago ere. Osarten Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuak uste du ohitura hori osasungarri izan daitekeela eta hori dela-eta "Tupper Osasungarri" lehiaketa jarri du martxan. MONDRAGON Korporazioko enpresetako eta Osarteneko bazkide diren enpresetako edozein langilek parte hartu ahal izango du, bai eta langileen senideek edo lagunek ere. Horretarako beren errezetak bidali behar dituzte abenduaren 1a baino lehen.

“Tupper osasungarria” lehiaketaren lehen edizio honetako irabazlea erabakitzeko, epaimahaik kontuan hartuko ditu proposamenak aurkezteko irudimena eta originaltasuna, jana prestatzeko teknikak eta erraztasuna, bai eta erabilitako osagaiak ere. 

Sariak

Lehiaketako irabazleak afari bat eskuratuko du bi pertsonarentzat, Arzak jatetxean. Gainera, beste hiru sari gehiago emango dira (150 eurokoa bakoitza). 

Informazio gehiago hemen: http://www.osarten.com/tupper_osasungarria.pdf 

Eta parte-hartzaileek bete beharreko inprimakia hauxe da: https://www.osarten.com/ataria/documents/10180/54290/Concurso+Tupper+Saludable+-+Plantilla+receta_eu.docx/c96ed7d0-8d12-4158-8bf0-e572636ee9e7

Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna