Irakaskuntza unibertsitate zentroa

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea

Ikerketa zentro teknologikoa

Ingeniaritza eta arkitektura

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Irtenbide profesionalak.

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.

Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

FIRST LEGO League-k 15 urte bete ditu STEAM bokazioei bultzada emateko erreferente gisa

Multisede txapelketa martxoaren 2an izango da aldi berean Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen. 16.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute FIRST LEGO League Euskadin 15 urte hauetan. MONDRAGONek 5. aldiz hartuko du parte ekitaldi honen antolaketan.
Card image cap
Txapelketa antolatzen duten erakundeetako ordezkariak; Eusko Jaurlaritzako eta hiru Foru Aldundietako ordezkariak; eta aurten FIRST LEGO League Euskadin lehiatuko diren bi talde.
2024/02/21

FIRST LEGO League Euskadiprogramak 15 urte bete ditu aurten estatu mailan STEAMbokazioei bultzada ematen eta erreferentzia izaten; izan ere, Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak bultzatutako ekimenak bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea du xede.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, STEAM Euskadi Estrategiaren barruan, eta hiru foru-aldundiek eta gero eta enpresa pribatu gehiagok lagunduta, ibilbide horretan, 95 ikastetxek, 1.232 taldek, 16.020 ikaslek eta 1.200 boluntariok hartu dute parte ekimen honetan. Gainera, 15 urteotan 130 lantegi eta bisita antolatu dira edizio bakoitzeko erronkarekin loturik, eta FLL Euskadik 60 euskal erakunderen babesa izan du.

Partaidetza marka gainditu da 2024an

Aurtengo 15. edizioan, FLL Euskadik partaidetza marka gainditu du: 2024an 2.828 ikasle (aurreko aldian baino %35 gehiago) eta 171 talde (2023an baino %33 gehiago) aritu dira programan. Ikastetxeen kopurua ere handiagoa izan da, 57 ikastetxe aritu baitira. Horiek guztiak beren proiektuarekin lehiatuko dira martxoaren 2an (larunbata) hainbat egoitzatan aldi berean izango den finalean: Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen ordu eta egun berean egingo da finala (Gasteiz lehen aldiz batu da programara). Lehen deialdi honetan sailkatzen diren taldeak Espainiako finalera joango dira; martxoaren 16an (larunbata) izango da final hori Alacanten. Azkenik, nazioarteko finala apirilaren 17tik 20ra izango da Houston hirian (Ameriketako Estatu Batuak).

fll-aurkezpena-jokoa2.jpg

Jokoaren erakustaldia

Gasteizen egin den txapelketaren aurkezpenean, aurten FIRST LEGO League Euskadin lehiatuko diren bi taldek parte hartu dute: NClic Ikastetxeko (Gasteiz) 3. eta 4. mailako ikasleak eta Urkide Ikastetxeko (Gasteiz) DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak. Robot-jokoaren erakustaldia eta torneurako prestatu duten berrikuntza-proiektuaren azalpena egin dituzte.

fll-jokoa3.jpg

Datuak egoitzaz egoitza

Arrasaten, Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren egoitzan eta Iturripe kiroldegian, 11 ikastetxe (Bizkaiko 6 eta Gipuzkoako 5) eta 39 talde ariko dira nor baino nor.

Deustuko Unibertsitatean, Bilbon, Bizkaia osoko 16 ikastetxe bilduko dira guztira, eta 46 talde ariko dira lehian (24 Challenge + 22 Explore). Bestalde, Donostian, Bizkaiko eta Gipuzkoako 18 ikastetxetako 40 talde lehiatuko dira (22 Challenge + 18 Explore).

Azkenik, Gasteizko EHUren egoitzan, 9 ikastetxe ariko dira (Arabako 6 eta Bizkaiko 3), 34 taldetan banatuta. Azken egoitza honetan, guztira 82 neska ariko dira.

Torneoaren inguruko informazio gehiago duzue helbide honetan: https://ztimhub.mondragon.edu/eu/first-lego-league

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea

Ikerketa zentro teknologikoa

Ingeniaritza eta arkitektura

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Irtenbide profesionalak.

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.

Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak