Ekainaren 20an, ostirala, egin zen Garaia Berrikuntza Gunean Kooperatibagintza Topaketaren bigarren edizioa. Lanki Ikertegiak, Mondragon Unibertsitateak eta Otalorako Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroak antolatuta. Kooperatiba ezberdinetako ia 60 lagunek esku hartu zuten egun osoko jardunaldian, goizez lan saio dinamikoa izan zuten eta arratsaldez, Ignacio Ramonetek eskainitako hitzaldia entzun ahal izan zuten: "Gizarte aldaketak eta kooperatibagintza' izenburupean gizarte pentsalari eta kazetariak bere ikuspegia eskaini zuen.
2014/06/23