Euskara planen erakusleihoa: DOMUSA

Domusa kooperatibaren esperientziarekin, atal berria estreinatzen dugu, 'Euskara' gaiaren barruan. Bertan, Euskara Planen indarguneak, lorpenak eta erronkak bilduko ditugu.
Card image cap
2019/05/23

Kooperatiba: Domusa Calefacción, S.Coop.

Kokapena: Errezil, Gipuzkoa. 

Euskara planaren indarguneak:

  • Ezagutza maila eta ahozko erabilera altua egunerokotasunean.
  • Kolektiboaren aldetik euskara planarekiko leialtasun maila altua.

Lorpen nagusiak:

  • Hizkuntza irizpideak onartuta daude eta jarraipena egiten zaie.
  • Euskara Plana Domusako Gestio Planean txertatuta, jarraipena Zuzendaritza Taldeak eta Kontseilu Errektoreak egiten diote.
  • Lanpostuetarako euskara ezagutza maila definituta dago.
  • Kolektiboaren sentsibilizazioa euskararekiko eta orain arte egindako lanarekiko.

Egungo erronkak:

  • Hizkuntza irizpideak barneratu.
  • Sortze hizkuntza maila handitzea.

Bizpahiru adierazle

  • Elebitasun tasa: %82
  • Ahozko erabilera: 2018an egindako ahozko neurketen arabera, elkarrizketen %67 euskaraz dira; %87ko leialtasuna (euskaldunen artean euskaraz egindako elkarrizketak)
  • Bileretako euskararen erabilera (2018ko datuak):
    • Batzar nagusian euskaraz ahoz, %33; guztira (ahoz, idatziz, ppt…) %41
    • Hitzaldi informatiboak euskaraz ahoz, %3; guztira (ahoz, idatziz, ppt…) %31
    • Lankide bilerak euskaraz ahoz, %85; guztira (ahoz, idatziz, ppt…) %75

 

Klimatizazio eta ongizaterako irtenbideak