Euskara planen erakusleihoa: DANOBAT

Euskara plana 1999an jarri zen abian DANOBAT kooperatiban, beraz, jadanik 20 urteko ibilbidea bete du euskararen normalizazio lanean.
Card image cap
2019/07/08

Euskara planaren indar guneak:

  • Euskara plana 1999an jarri zen abian, Danobat aitzindarietako izanik euskara plana diseinatzen eta abian jartzen. Jadanik 20urteko ibilbidea du euskararen normalizazioan lanean.
  • Hizkuntza Politika, Eskakizunak lanpostu guztietarako eta Irizpideak Kontseilu errektoreak onartuta.
  • Danobat Kooperatiba Danobat Talde barruan kokatuta dago, eta Talde guztiko kooperatibak dute euskara plana abian.

Lorpen nagusiak:

  • Euskaraz ulertzen duten langileen %93arentzako euskara hutsezko komunikazio kanala erabiltzen da eta elebitakoa beste guztientzat (lehenik euskaraz, ondoren gaztelaniaz).
  • Bilerak euskalduntzeko ibilbidea: Danobat osoko bilera egonkorren %67an euskarazko ulermena bermatzen da eta euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute.
  • Danobateko Kudeaketa Aginte panelean euskarari buruzko adierazleak sartu dira, hala nola, kontratazioko eskakizunen betetze maila eta bileretako euskararen erabilera datuak.
  • 1999tik egindako lanaren ondorioz, 2008an Zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu zen eta Euslan programaren laguntzaz 2017an Urrezko Bikain Ziurtagiria lortu zen.
  • Euskara Batzordearen funtzionamenduan egonkortasuna, sail eta organo guztietako ordezkari eta ordezkoak izendaturik batzordeko asistentzia bermatuta izateko.
  • Euskara plan eta Batzordearen jardueraren Oinarriak finkatuta eta onartuta 2013tik, etorkizunera begira Euskara planen iraunkortasuna bermatzeko.
  • Euskarako Gestio Plan orokorraz gain eta kolektibo guztiarengana heltzeko asmoz, sail ezberdinetan berariazko euskara helburuen lanketa hasi genuen 2018an mikro planen bidez.
  • Lanpostu guztientzako Hizkuntza Eskakizunak berriztu, definitu eta onartuta daude 2014tik. Gutxieneko maila lortzeko euskalduntzeko prozesuaren jarraipena egiten da eta bazkide izateko halabeharrezkoa da maila egiaztatzea. Ondorioz Euskararen ulermena %93koa izatea lortu da Danobaten.
  • Aurrekoei jarraipena emanez, eta Lan hizkuntza euskara izatea helburu hartuta 2018an gaur egun indarrean dauden Hizkuntza politika eta Hizkuntza Irizpide berriztuak onartu zituen KEak.

Egungo erronkak:

  • Hizkuntza irizpideen jarraipen sistema sortu, abian jarri eta ekintza zuzentzaileak bideratzea.
  • Eguneroko idatzizko harremanetan euskararen erabilera handitzea: proiektu berri, bilera eta bestelako barne erabilerako dokumentazioan.
  • Sailetako mikro planak egonkortu eta indartzea. Jarritako helburuak landuz Euskara planaren zabaltze eta sendotzea da erronka.
  • Kanpo harremanak euskalduntzeko urrats sendoak ematea: hornitzaile, azpikontratatu, aliatu,  administrazio, banka edo bestelako erakundeekin eta baita euskal eremuko bezeroekin ere.

Bizpahiru adierazle

  • Hizkuntza eskakizunak ezarri zirenetik, kontratatutako langileen %92k eta bazkide egin diren %100ek dagokien lanpostuko euskara eskakizuna (B1 edo B2) bete dute.
  • Ulermena ziurtatuta dagoen 40 lan bileretan, ahozkoan %77ko erabilera metatua lortzen da eta idatzikoan %43koa.
  • 2018an, kale erabilera neurketak %54ko emaitza eman zuen eta %71ko leialtasuna eta euskarazko denetariko erabilera orokorra %57ko izan zen.

Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa