Irakurriena
- 1. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
- 2. “Abentura zirraragarria izan da”
- 3. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 4. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 6. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 7. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 8. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 9. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 10. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
"Eta hik? Nola bizi dunk euskara?" mintzagai ikasleen artean
Atzo, urtarrilak 27, ospatu zen Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako kanpusean Ika-mizka saioa, bere laugarren edizioan.
Bertan, Eta hik? Nola bizi dunk euskara? lelopean, ikasleek aukera izan zuten euskararekin dituzten bizipenak eta hausnarketak euren artean partekatzeko. Ohi bezala, Ika-mizkan parte hartu zuten euskal kulturako pertsonaia ezagunek ere, eta aurtengoan toki berezia izan dute komunikazio esparruko ordezkariek. 'Gaztezulo' aldizkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dute Ika-mizka saioa, eta Mondragon Unibertsitatearekin batera, parte hartzen dute egitasmoan Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustoko Unibertsitateak.
Esan bezala, atzoko saioan, bereziki jorratu zuten komunikazioaren eta euskararen artean dagoen harremana. Horretarako, antolatzaileek gaiarekin lotutako hamar bat pertsonaia ezagunen parte-hartzea lotu zuten. Besteak beste, bertan izan ziren: Ugaitz Alegria aktorea; Jon Basaguren irrati esataria eta Izaki Gardenak musika taldeko partaidea; Lander Garro idazle eta kazetaria; eta Iñigo Arandia Kaixomaitia.com webguneko sortzailea.
Argazki gehiago ikusteko: https://www.flickr.com/photos/huhezi/sets/72157663943098816