Esperientzia kooperatiboaren gakoak gazteen ahotik

Zazpi gazte gonbidatu ditu MONDRAGONek MONE ezagutzera (Otaloran dagoen espazioa), eta bideo baten laburtu du emaitza.
2024/07/22

MONDRAGONen 2025-28 Politika sozioenpresarialaren testuinguruan, eta etorkizun hurbilari buruz hausnartze aldera, esperimentu soziologiko txiki bat egin du MONDRAGONek etorkizun horren protagonista izango direnekin: gazteekin.

Zazpi pertsona gonbidatu ditu MONE ezagutzera (Otaloran dagoen espazioa, esperientzia kooperatiboaren gakoak kontatzeko, Ander Etxeberriaren eskutik), eta gero zer iradokitzen dien laburtzeko eskatu die.

Hau da emaitza. Egungo formatuan: freskoa, arina, laburra eta dinamikoa.