Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Eroskiren prezio jaitsierak 33 milioi euro aurrezten lagundu die bezeroei
Aurrezkia da Eroskiren politika komertzialaren lerro nagusietako bat, eta halaxe jasota du kooperatibak plan estrategiko berrian. Horrekin, 33 milioi euro baino gehiago aurrezten lagundu du 5.700 produktu baino gehiagoren prezioa gutxituta 2024ko lehen sei hilabeteetan. Bere garaian erabaki zuen kostuen igoera prezioetan gutxiago nabaritzeko inbertsioa areagotu egingo zuela; horrela, prezio lehiakorrei eta eskuragarriei eutsi ahal izan die, batez ere oinarrizko elikagaietan eta etxerako diren produktuetan.
Aurrezki horren erdia baino gehiago, zehazki 17 milioi euro, bere markako 1.100 produkturi prezioa jaitsita lortu du. Era berean, programa azpimarragarrietako bat "Beti prezio onak" deritzan saskia da: delako saski horretan lortu du 576 produkturen salmenta zenbatekoak jaistea, eta horrek lehenaz gain 13 milioi euroko aurrezkia ekarri du guztira. Denetarik duen saskia da, osasungarria eta merkea; izan ere, 300 produktu fresko dakartza: fruta eta barazkiak, arraina, haragia, ogia, arrautzak eta oinarrizko beste elikagai batzuk, hala nola esnea, jogurtak, pasta eta arroza. Horretaz gainera, etxeko garbigarriak eta zainketa pertsonalerako produktuak ere sartzen dira.
Aurrezki horren erdia baino gehiago, zehazki 17 milioi euro, bere markako 1.100 produkturi prezioa jaitsita lortu du.
Produktu freskoak, aurrezkiaren koska
Eroskik inbertsio ahalegina areagotu du, eta aurrezpena elikadura osasungarriari lotu dio bereziki. Horrela, produktu freskoen bidez aurrezten laguntzea lortu du: 1.183 erreferentzia eta 21,9 milioi euroko aurrezkia.
Horren ondorioz, Eroskiren erosketa saskiak %1,14ko bariazioa izan du 2024an, eta KPIaren igoera berdindu du epe horretan.
Beste prezio jaitsiera bat irailean 2.000 produkturi
Udako hilabeteak igarota, Eroskik beste prezio jaitsiera batzuk aktibatu ditu 2.000 produktutan, hala nola elikagaiak —freskoak barne— eta etxeko eta zainketa pertsonalerako produktuak. Hortaz, "Beti prezio onak" deritzan saskiarekin biltegia berriz ere betetzeko modua dago; gainera, horietatik erdia pasak 2 euroz azpitik balio du. Horiekin batera, edozein biltegitako oinarrizko produktuen orga 70 euroz azpitik lortzeko aukera dago, eta "Eskola hasierako" kanpaina ere martxan da, deskontuekin eta interesik gabeko finantzaketekin.