Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Eroskik ia % 9 handitu du fakturazioa 2023ko hirugarren hiruhilekoan
Eroski taldeak 2023ko hirugarren hiruhilekoa salmenta hazkunde handiarekin itxi du. Horrela, prezioak jaisteko hartutako neurriekin egindako ahaleginak fakturazioaren hobekuntza-joera sendotu du, marjina gordinaren aurka.
2023ko otsailetik urrira bitartean taldearen diru-sarrera arruntak 3.859 milioi euro izan dira, hau da, % 8,7ko hazkundea. 2022ko datua, sasoi berean, 3.550 milioi euroko izan zen
Zehazki, taldeak 2023ko otsailetik urrira bitartean izan dituen diru-sarrera arruntak 3.859 milioi eurokoak izan dira, hau da, % 8,7ko hazkundea izan da, 2022ko urria ixtean lortutako 3.550 milioi euroen aldean. Nabarmentzekoa da elikadurako salmenten bultzada handia, % 11,2 hazi baitira aurreko ekitaldiko aldi berarekin alderatuta, 3.659 milioi eurora iritsita.
Taldeak 2021aren amaieraz geroztik egindako sustapen- eta prezio-euste-ahaleginak harrera ona izan duelako gertatu da progresio hori. Ahalegin horren emaitza Eroskik bere merkatu nagusietan duen partaidetza-kuota handitzea izan da, eta horrek, erakundearen esparru guztietan abian jarritako eraginkortasun-plan biziarekin batera, bere ebitda handitzea ahalbidetu du, 254,52 milioi eurora iritsi baita hirugarren hiruhilekoa ixtean, hau da, % 26tik gorako hobekuntza, 2022ko ekitaldiko aldi bereko 201,56 milioiekin alderatuta.
Lehiakortasuna eta hazkundea sendotzea
"Gure hazkundea sendotzen jarraitzen dugu, elikagaien salmentak %11tik gora igo baitira, bai eta gure merkatu-kuota ere, eta horrek sendotu egiten du iparraldeko lidergo-postuetan dugun posizioa, eta Estatuko merkatuko laugarren operadore gisa kokatzen gaitu. Gure prezio-politika berria sustatzen jarraitzen dugu, familien poltsikoa arintzen laguntzen duen politika baten bidez. Kontsumitzaileek harrera ona egiten diote, eta horri esker, diru-sarrerak nabarmen hazi dira gure denda-formatu guztietan ", azaldu du Eroskiko CEO Rosa Carabelek.
2023ko ekitaldiko lehen bederatzi hilabeteetan, Eroski taldeak bere denda-sareko 35 saltoki birmoldatu ditu, eta 74 supermerkatu inauguratu ditu, propioak eta frankiziadunak tartean.
Birfinantzaketa eta amortizazioa
Gainera, bere finantza-konpromisoak betez, taldeak 19 milioi euroko zorra amortizatu du 2023ko hirugarren hiruhilekoan, eta zor sindikatua 874 milioi eurokoa izan da aldi horren amaieran. Hala ere, hirugarren hiruhilekoaren itxieran, azaroaren amaieran hain zuzen, Eroskik bere finantza-egitura birdefinitu zuen; izan ere, 500 milioi euroko zenbateko nominala zuten bonuen jaulkipen bat itxi zuen, inbertitzaile instituzionalekin soilik, eta bere aurreko finantzaketa-akordioaren zor sindikatu osoa aldez aurretik amortizatu zuen, bi epe-muga zituzten konpromisoak estaliz: 2024ko uztailaren 31n, 503 milioi euroko zenbatekoarekin, eta 2027ko uztailaren 31n, 200 milioi euroko zenbatekoarekin.
Eroski Taldea
Izaera kooperatiboko Estatuko lehen banaketa-taldea da Eroski, eta Espainiako merkatuko iparraldeko liderretako bat. Merkatu-kuota % 37koa da EAEn, % 19koa Galizian, % 28koa Nafarroan eta % 21ekoa Balear Irletan. Merkataritza-sarea, 2023ko hirugarren hiruhilekoaren amaieran, 1.509 establezimendutara igo da, besteak beste; supermerkatuak, hipermerkatuak, cash & carry eta online supermerkatua, gasolindegiak, kirol-dendak eta elikadurakoak ez diren beste negozio batzuk. Halaber, 5 milioi bazkide bezero eta 27.300 bazkide kooperatibista eta langile baino gehiago ditu, eta horiei gehitu behar zaie 620 denda frankiziatuetan dihardutenen kolektiboa.