Eroskik bost sari eskuratu ditu urteko Merkataritza Sarietan

Aurten, aurrreneko aldiz, Eroskiri eman diote Produktu Freskoen eta Hipermerkatuen kategorietako Urteko Merkataritzarik Onenaren saria
Card image cap
2023/10/20

EROSKIk bost sari eskuratu ditu 2023-2024ko Urteko Merkataritzaren hamahirugarren Sariketan. Zehazki, kategoria hauetan eskuratu ditu sariak: online merkataritzan, produktu freskoetan, hipermerkatuetan, hurbileko supermerkatuetan eta frankizietan. Sariketa hori Espainiako kontsumitzaileen sariketarik handiena da, eta retailaren sektoreko merkatu azterketarik handienetako bat. Kontsumitzaileek hautatzen dituzte sarituak.

Sariok aitortza bat egiten diete Zurekin eredu komertzialaren ardatz nagusiei. Tokiko eta sasoiko produktu freskoen aldeko apustua, elikadura osasungarri eta jasangarriaren sustapena, arreta pertsonalizatua, eguneroko erosketetan aurrezteko modu berriak eta jarduerak ingurumenean duen inpaktua gutxitzeko berrikuntza teknologikoak dira eredu horren ezaugarriak.

Urteko WebShop saria

Zazpigarrenez jarraian, EROSKIk 'Urteko WebShop' saria eskuratu du online supermerkatuen kategorian. Bozketan, kontsumitzaileek hainbat alderdi hartzen dituzte kontuan: kalitate-prezio erlazioa, produktu sortaren aniztasuna, bezeroarenganako zerbitzua, eskariak eramateko zerbitzua, promozioak eta eskaintzak, ordaintzeko moduak eta erabiltzailearen esperientzia, besteak beste.

 

EROSKI online supermerkatuak 14.000 erreferentzia baino gehiago ditu elikaduraren eta produktu freskoen arloan, eta baita elikaduraren eremukoak ez diren produktuetan ere: bazarra, etxetresna elektrikoak eta ehunak. Hala, ziurtatzen du bezeroek behar gehienak asetzen dituztela erosketa egiten dutenean. Zerbitzu horrek supermerkatu fisikoek dituzten abantaila komertzial guztiak eskaintzen ditu online supermerkatuan, erosketa esperientzia uniforme bat bermatzen du kanalen artean, eta online erosketa doan eta berehala jasotzeko aukera ematen du.

"7 urtez jarraian sari hau eskuratzea ez da kasualitatea izan: lana ondo egin izanaren adierazle da, eta agerian uzten du gure erabaki guztietan arreta nagusia kontsumitzailearengan jartzen dugula. Sari honek aitortza bat egiten dio urteetan egin dugun ibilbideari, eta gizarteari erakusten dio konfiantzazko eta kalitatezko marka bat garela", zehaztu du Olga Eguizabal EROSKIko online negozioaren arduradunak.

Beste bi kategoriatan ere bai

Aurreko sariketetan gertatu ez den zerbait gertatu da aurten: EROSKIk Produktu Freskoen eta Hipermerkatuen kategorietan ere eskuratu du Urteko Merkataritzarik Onenaren saria, eta, beste urteetan bezala, baita Hurbileko Supermerkatuen, Frankizien eta Online Supermerkatuen kategorietan ere. "Sari horrek berretsi egiten du kontsumitzaileek oso-osorik estimatzen dutela guztitarako kanalekin egiten dugun proposamena, beren beharrei erantzuna aurkitzen baitiete gure formatu eta kanal guztietan. Eta gaur egungo beharrizanei erantzuteko, EROSKIn lanean jarraituko dugu kostuen inflazioak elikaduraren arloan dituen ondorioak murrizteko", baieztatu du Alberto Madariaga EROSKIko Supermerkatuen eta Prozesuen zuzendariak.

Merkataritzarik onena frankizietan

EROSKI frankizietan ere eredu komertzial hori ezartzen dute, EROSKIren denda propioen ezaugarri, aurrerapen eta abantaila guztiak mantentzen baititu. Formatu komertzial desberdinak ditu; besteak beste, EROSKI City izenekoak: 250-400 metro karratuko hurbileko supermerkatuak dira, eta sorta zabala eskaintzen dute elikaduran, zerbitzu libreko produktu freskoetan eta arreta pertsonalizatuan. EROSKI Rapid dugu beste adibide bat: 150 metro karratu inguruko formatu ultra hurbila eta komenentziakoa da, eta aukera ematen du erosketa osoa eroso eta azkar egiteko, gai baita edozein tokitara egokitzeko –hiriak, gasolindegiak, unibertsitateak, gune turistikoak, hondartzak...–. EROSKIren frankizia sareak 45 urte bete ditu, eta frankizien irekierari dagokionez aurreko urteetako erritmoari eusten dio. Hala, 600 frankizia supermerkatu baino gehiago ditugu dagoeneko.

Banaketa komertziala