Eroskik 30 milioi euro ordaindu dizkie interesetan mendeko ekarpen eta obligazioetan inbertitu dutenei

Aurtengo urteko interesak %6,553an gelditu dira finkatuta 2002an eta 2004an jaulkitako MFEetarako eta Mendeko Obligazioetarako, eta %6,053an 2007ko jaulkipenerako.
Card image cap
2024/01/31

Eroskik, gaur, urtarrilak 31, abonatuko ditu Mendeko Finantza Ekarpenei dagozkien urteko interesak, %6,368ko interes tasan 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako, eta %5,868tan 2007korako. Otsailak 1ean, era berean, Mendeko Obligazioen urteko interesak abonatuko ditu, %6,368ko tasan. Guztira, 30 milioi euro abonatuko dizkie Eroskik interesetan inbertsio tituluak dituztenei.

Erakundeak MFEen lehen jaulkipena egin zuenetik (2002an), kooperatibak zuzen ordaindu dizkie urteko interesak inbertsiogileei; dagoeneko, 453 milioi euro guztira

Erakundeak MFEen lehen jaulkipena egin zuenetik (2002an), kooperatibak zuzen ordaindu dizkie urteko interesak inbertsiogileei; dagoeneko, 453 milioi euro guztira. MFEak eta Mendeko Obligazioak ordaintzeko, zeina ez baita kooperatibaren emaitza ekonomikoen araberakoa, erreferentzia gisa Euriborra gehi hiru puntu hartzen du MFEen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta Mendeko Obligazioetarako eta %2,5eko diferentziala MFEen 2007ko jaulkipenerako.

Abonu horren bitartez, MFEa 2002an hartu zuen inbertsiogile batek dagoeneko hasierako inbertsioaren %96,1 jaso du interesetan, eta %105,1 orain urte bat iraungitzen diren Mendeko Obligazioen trukea egin bazuen. MFEen 2004ko inbertsiogile batek, berriz, %83,6 hartu du dagoeneko interesetan, eta, trukea egin bazuen, %92,7; eta 2007ko batek bere inbertsioaren %58,3 jaso du, edo %66,4, trukea egin bazuen.

2024. urterako, interes tasa %6,553an geldituko da (%3,553+ %3ko diferentziala) MFEen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta Mendeko Obligazioetarako, eta %6,053an (%3,553 + %2,5eko diferentziala) 2007korako, eta guztiak abonatuko dira datorren urtean.

Banaketa komertziala