Eroskik %3,4 handitu du fakturazioa 2024ko lehen hiruhilekoan

Salmenta gordinak %4,4 handitu dira elikagaien arloan 1.297 milioi euroetaraino.
Card image cap
2024/07/02

EROSKI taldeak ekitaldiko lehen hiruhilekoko kontuak itxita, 2024ko otsailaren 1etik apirilaren 30era, fakturazioak azken ekitaldietako hazkuntzaren bidean jarraitu du. Hala, jardueraren bolumenean salmenta gordinak 1.364 milioi euroetaraino iritsi dira; horrek esan nahi du %3,1 handitu direla aurreko ekitaldiko epe berarekin alderatuta, eta %,3,4 azalera konstantean.

Elikagaien arloko salmenta gordinen kopurua nabarmentzen da, 1.297 milioi euroetaraino igo baita, 2023ko epe beraren aldean %4,4 handiagoa. Taldearen emaitza positiboa 9,5 milioi euroetaraino igo da.

Aurrerakada horretan zerikusia izan dute promozioan egindako ahaleginak eta taldeak 2021eko amaieratik hona prezioei eusteko egindakoak kostuen igoerak salmenta prezioetan ez erasateko helburuz. Horren ondorioz, salmenten guztizkoan 0,8 puntu murriztu da marjina gordinaren ehunekoa lehengo urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.

Aurrezteko eta prezioei eusteko ekimenetan inbertitu den bitartean, lehen urtearen aldean esplotazio kostuak igo egin dira, nahiz eta neurri batean igoera horiek ez diren hainbesterainokoak izan efizientzia hobetzen jarraitu duelako.

“Gure hazkuntza sendotzen jarraitzen dugu salmenta gordinen guztizkoa 1.364 milioi euroetaraino igota —%3,4 handiagoa azalera konstantean 2023ko epe berarekin alderatuta—. Neurri handian, gure prezioen politikak kontsumitzaileen artean onarpen handia eduki izanak lagundu du horretan, familien gastuak arintzen laguntzeko promozio jarduerak egin baititugu. Eginahal horren ondorioz, salmentak hobetu egin dira, eta EROSKIren lehiakortasuna eta erakargarritasun komertziala sendotu egin dira“, azpimarratu du EROSKIko CEOak, Rosa Carabelek. Era berean, esan du hiruhilekoa amaituta, konpainiak espero zuena bete egin dela, zeinak jarraitzen baitu ebitdaren emaitzak positiboak izateko helburuarekin, 2023an lortutakoen ildo beretik, bikaina izan baitzen konpainiarentzat.

Banaketa komertziala