Eroski eta bertako bezeroak Libia eta Marokoren alde

Guztira 86.000 euro batu dituzte Eroskiren denda guztietan egin den kanpainan. Batutakoa Gurutze Gorriak kudeatuko du Libiara eta Marokora laguntza bideratuz.
Card image cap
2023/09/26

Bezeroek, era boluntarioan, kutxetatik pasatzerakoan euren ekarpena egin dute azken asteotan. Eta erakundeak, Eroskik, beste diru-laguntza bat bideratu du, ekintza sozialen laguntzarako urtean bideratzen dituen 10 mlioi euroko aurrekontutik.

Gurutze Gorriak kudeatuko du dirulaguntza, Libiako eta Marokoko autoritateekin elkarlanean, bertako zonalderik kaltetuenetara iritsi asmoz

Guztira 86.000 euro batu dituzte eta Gurutze Gorriak kudeatuko du dirulaguntza, Libiako eta Marokoko autoritateekin elkarlanean, bertako zonalderik kaltetuenetara iritsi asmoz.

"Oso eskertuta gaude gure bezeroek eskaini duten erantzunarekin. Era honetako kanpainak garrantzitsuak dira kalteak jasan dituztenei laguntza eskaintzeko, ahalik eta azkarren", adierazi du Alejandro Martinez Berriochoak, Eroskiko Osasun eta Iraunkortasun zuzendariak.

Banaketa komertziala