Irakurriena
- 1. LABORAL Kutxak 134 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2024ko lehen seihilekoan
- 2. Felix Ormaetxea Uribetxebarria zendu da
- 3. MONDRAGONek inBiot startupean inbertitu du
- 4. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
- 5. “Abentura zirraragarria izan da”
- 6. HIREKIN industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 7. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 8. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 9. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 10. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
Enpresa kooperatiben kudeaketan espezializazio ikastaroa iritsi da 12. ediziora
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, ERKIDE-Euskadiko Kooperatiben Federazioarekin batera, "Kooperatiba Enpresen Kudeaketan espezializazio ikastaroa" abian jarri du bere 12. edizioan.
Ikastaroaren helburua enpresa kooperatiboen kudeaketa bikaina egiteko kontzeptuak, teknikak eta tresnak lantzea da. Ikastaroan zehar kooperatibismoaren garrantzia transmititzen da aberastasuna eta enplegua sortzeko bultzatzaile gisa.
Era berean, ikastaroak negozioaren alderdiak aztertzeko aukera ematen du ikuspuntu estrategiko, ekonomiko-finantzario eta marketing-etik enpresa kooperatiboen garapen hobe baterako.
Ikastaro hau enpresa kooperatibetako zuzendariei eta kudeaketako arloko pertsonei zuzenduta dago. Ikastaroaren edukia 5 modulutan banatuta dago:
1. modulua: Kooperatiben Kudeaketa Ekonomiko-finantziarioa: 32 ordu
2. modulua: Kooperatiben kudeaketa estrategikoa: 32 ordu
3. modulua: Marketina enpresa kooperatiboetan: 32 ordu
4. modulua: Lankidetzarako kudeaketa trebetasunak: 32 ordu
5. modulua: Bukaerako lan aplikatua: 32 ordu
Parte-hartzaileek azken lan bat aurkeztu beharko dute programan eskuratutako ezagutzak aplikatzeko helburuarekin.
Ikastaroak 160 ordu iraungo ditu eta 2020ko martxoaren 2tik uztailaren 1era izango dira. Hitzaldiak astelehen eta asteazkenetan izango dira 15:00etatik 19:00etara Oñatiko Enpresagintza Fakultatean (Ibarra Zelaia, 2).