Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Ekonomia sozial eta solidarioaren UNESCO katedra aurkeztuta
Ekonomia sozial eta solidarioaren inguruko munduko lehen katedra aurkeztu dute Kolonbiako Santa Marta hirian. UNITWIN programaren bitartez, UNESCOk, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak, babesten du katedra hau. UNESCO katedraren helburua da prestakuntza, ikerketa eta unibertsitate-trukea bultzatzea, informazioa partekatzea eta ekonomia sozial eta solidarioarekin lotutako diziplinarteko proiektuetan bultzatzea.
Online egindako aurkezpen ekitaldiaren hasieran, parte hartu zuten UNESCOko ordezkariak eta proiektuan esku hartzen duten lau unibertsitateetako errektoreek, tartean, Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak. Ondoren, katedrari buruzko azalpenak eman zituen Universidad Cooperativa de Colombia-ko (UCC) errektoreak, Maritza Rondonek; bere ondoan izan zituen Nazioarteko Aliantza Kooperatiboko presidente Ariel Guarco eta 2019an katedra sortzea proposatu zuten nazioarteko aholkulariak. Amaitzeko, bideo baten bidez, azaldun zuten datozen lau urteetarako ekintza-plana. Plan horretan hainbat ekintza jasotzen dira, hala nola ekonomia sozial eta solidarioari eta GJHei buruzko prestakuntza-programa bat sortzea eta garatzea, gaiari buruzko MOOC bat elkarrekin sortzea, nazioarteko topaketak antolatzea, elkarte-ekintzailetzari sariak ematea eta gizarte-ekonomiaren inguruan komunitate birtuala sendotzea.
Ekonomia sozial eta solidarioaren UNESCO katedra hau da munduan dagoen lehenengo katedra ekonomia sozial eta solidarioaren inguruan. Universidad Cooperativa de Colombia buru dela, honako unibertsitate hauek osatzen dute katedra:
- Universidad cooperativa de Colombia.
- Universidad de Quilmes (Argentina).
- Universidad Iberoamericana de Puebla (Mexiko).
- Universidad Complutense (Madril).
- Mondragon Unibertsitatea.
Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia
LANKI Kooperatibismoaren Ikerketegiko gidaritzapean parte hartuko du parte Mondragon Unibertsitateak Ekonomia sozial eta solidarioaren UNESCO katedran. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean lekututa dagoen ikertegia erreferentea da euskal kooperatibismoaren azterketan eta sustapenean. Hiru helburu nagusi kontutan hartuta sortu zen, 2001. urtean, kooperatibismoaren ikertegia:
- Kooperatibismoaren arloari buruz ikertzea, eta, zehazki, aztertzea Mondragon esperientzia kooperatiboaren.
- Diseinatzea eta garatzea kooperatibismoaren arloko prestakuntza-programak (unibertsitate-masterrak, etengabeko prestakuntzarako ikastaroa eta in company diseinatutako programak).
- Materialak eta argitalpenak sortzea kooperatibismoa hedatzeko eta kooperatibistak prestatzeko.
UNESCOko UNITWIN programa
UNESCO da Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea. Hezkuntzaren, zientziaren eta kulturaren arloko nazioarteko lankidetzaren bidez bakea ezartzea helburu duen erakundea da. UNESCOren programek lagundu egiten dute Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2015ean onartutako 2030 Programan zehaztutako garapen iraunkorreko helburuak lortzen.
UNITWIN eta UNESCO Katedren Programa 1992an jarri zen abian. Programa honek biltzen ditu 850 erakunde baino gehiago 117 herrialdetan. UNITWIN-ek mundu mailako unibertsitateen arteko lankidetza eta loturak sustatzen ditu, erakundeen gaitasunak indartzeko, ezagutzak trukatuz eta lankidetzan arituz.
Programa honen bidez, mundu osoko goi-mailako irakaskuntzako eta ikerketako erakundeek beren giza baliabideak zein baliabide materialak partekatzen dituzte, premiazkoenak diren erronkei aurre egiteko eta jendartea garatzen laguntzeko.