Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Domusa Teknik Team aurkeztu dute, Euskadiko trail talderik indartsuena
Domusa Teknik Team trail (mendiko lasterketak) mundura etorri den talde berri bat da eta atzo aurkeztu zuten jendartean, Domusa Teknikek Azpeitian dituen instalazioetan. "Taldea osatzen dugun kide guztiak ilusioz beterik gaude proiektu hau aurrera ateratzeko, sendotuz joateko eta euskal trail mundua eraldatzeko" adierazi zuten taldeko sortzaile eta sustatzaile nagusiek.
Domusa Teknik Team helburu handiekin sortu da. "Euskal Herriko talde erreferentea izan nahi dugu".
Horretarako euskal korrikalari onenekin osatu dute taldea, eta aldi berean, gazteei ere trail arloan aurrera egiten lagundu nahi diete. Atzo aurkeztutako taldea goi mailakoa da, ezbairik gabe. Gizonezkoetan Aritz Egea urretxuarra eta Aitor Ajuria otxandiorra izango dira taldeburu, eta haiekin batera taldea osatuko dute Alvaro Ramos, Borja Zubizarreta, Ibai Angulo eta Goar Lopetegik. Emakumezkoetan, Ainara Urrutia atxabaltarra izango da taldeburu, eta bererakin batera izango dira Onditz Iturbe eta Irati Azkargorta.
Domusa Teknik Team helburu handiekin sortu da. "Mendi lasterketen mundua eraldaketa prozesu batean dago eta egoera hau baliatu nahi da Euskal Herri mailan erreferentea izango den taldea osatzeko" adierazi zuten. Inoiz MONDRAGONen kokatuta dagoen enpresa industrial batek trail munduagatik egin duen apustu handiena da honako hau, "kooperatibak trail munduan apostu gogorra egin du, lehen enpresa industriala izanik pauso hau ematen".
#Taupadaurdina, 'Euskaltelen' marea laranjaren estilora
Taupadaurdina da Domusatik bultzatu nahi duten beste egitasmoa, sozialagoa. "#Taupadaurdina gure helburua eta gure izateko arrazoietako bat da. Euskal zaleak beti izan du bere taldeak sutsuki animatzeko ohitura eta trail mundura ekarri nahi dugu hori. Txirrindularitzan mendiak laranjaz margotzea lortu zen bezala, mendi lasterketetan urdinez margotu nahi dira", esan zuten atzoko aurkezpenean.
Era berean mendi lasterketarako afizioa bultzatu nahi da, goi mailako kirolariei laguntzeaz aparte. Hau horrela izan dadin hainbat ekimen landuko dira bai sare sozialetan zein mendi lasterketetan zaletasuna eta #taupadaurdina haundituz joan dadin.
"#Taupadaurdina gure helburua eta gure izateko arrazoietako bat da. Euskal zaleak beti izan du bere taldeak sutsuki animatzeko ohitura eta trail mundura ekarri nahi dugu hori".
Proiektua lagun talde baten ekimenez sortu da, "forma ematen hasi ginenean ez genuen uste horrelako proiektu indartsua osatzea lortuko genuenik, baino oso harro gaude lortu dugun babesa eta batez ere korrikalariek erakutsi duten konpromisoarekin".
Taldeak argi du non dauden bere sustraiak, "Euskal herritarrak izanik, bertako korrikalarien aldeko apostua egin dugu eta egiten jarraituko dugu, eta euskal zalegoaren babesa ere lortu nahi dugu". Edozelan be, apustua haundira doa eta bertako lasterketez gain mundu osora begira egongo dira.