Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
Defendi Italiaren gas balbulak fabrikatzeko eta kontrolatzeko aktiboak erosi ditu Coprecik
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/defendi-italiaren-gas-balbulak-fabrikatzeko-eta-kontrolatzeko-aktiboak-erosi-ditu-coprecik/@@images/74752cc0-9ff4-42cc-83ab-af312e0fce6a.jpeg)
Akordio horrekin, etxeko gas egosketaren sektorean duten lidergo posizioa sendoago izango dute bai Coprecik, balbuletan, bai Defendik, gas erregailuetan.
Copreci Taldeko zuzendari nagusi Imanol Oleagaren hitzetan, "Gaur egun dugun hain testuinguru konplexuan, Coprecik gas egosketaren arloan ditugun hazkunde erronkak bermatzeko apustu gisa ekiten dio operazio honi, merkatu tradizionaletan dugun posizionamendua sendotzeko eta merkatu berrietan dugun apustua indartzeko. Akordio honek aukera gehiago eskainiko dizkie gasezko etxetresna elektrikoen fabrikatzaileei.”
Robert Vuga Defendi Taldeko zuzendari nagusiak esan duenez, "Urrats hau ematean aukeratutako estrategiaren atzetik gabiltza irmoki. Gure produktu nagusietan arreta jartzeko aukera ematen digu. DEFENDIn ideia berri asko ditugu. Etorkizunean konfiantza dugu, eta balioa ematen duten teknologia eta produktu berri asko aurkeztea espero dugu”.
Lankidetza LKS Next Corporate Financekin
Operazioa LKS Next Corporate Financen lankidetzari esker burutu ahal izan du Corprecik. Eta berorren ondorioz, modu esanguratsuan handitzen ditu Gipuzkoako kooperatibaren ekoizpen-gaitasunak eta bere know-howa produkzio-prozesu gakoetan.
Copreciri buruz
Copreci MONDRAGON Korporazioko kooperatiba bat da, eta mundu osoko etxetresna elektrikoen fabrikatzaileen aitortza dauka. Gaur egun, 1600 langile baino gehiago ditu, eta ekoizpen lantegiak Espainian, Txekiar Errepublikan, Italian, Turkian, Mexikon, Estatu Batuetan eta Txinan.