Irakurriena
- 1. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 2. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 3. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 4. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 5. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 6. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 7. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 8. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
- 9. Batzar orokorrak gai nagusi, TU Lankide aldizkariaren zenbaki berrian
- 10. MONDRAGON Hospitalityk eta Mondragon Hotelak lankidetza-hitzarmena sinatu dute
DANOBATek LG-1000 aurkeztu du INTECen
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/danobatek-lg-1000-aurkeztu-du-intecen/@@images/e65cdd25-999d-4372-8503-75b27a518cd1.jpeg)
DANOBAT diseinuan, prozesuetan eta proiektuetan kualifikazio handia duten profesionalez osatua dago eta bezeroekin lankidetza estuan aritzen dira bezeroen nahiak entzun eta ulertzeko eta beharretara egokituko diren mekanizazio soluzioak eskaintzeko.
Kooperazio honi esker, makina-erremintako ekoizle adituek DANOBAT LG-1000 Artezketa makina garatu ahal izan dute. Ultradoitasunezko artezketa makina da, eraginkorra eta produktiboa. Pertsonalizatzeko aukera handia ematen du eta erabilgarritasun asko bermatzen ditu.
Ultradoitasunezko artezketa makina da, eraginkorra eta produktiboa
LG sorta, konplexutasun tekniko handia duten piezak ekoizteko sortua izan da, hala nola, doitasunezko osagai hidraulikoak, automobilgintzako piezak eta ebaketa-erremintak, bai eta espekak edota diametro eszentrikodun osagaiak ere.
Artezketa sorta honek, izugarrizko doitasuna eta errepikapen kopuru handia eskaintzen du bere granito naturalezko bankadari eta motor linealei esker, bai eta erregela optikoak txertatu izanari esker ere.
Elektroardatz hozgarriak dituen harri buruak, 120m/s-ko gehienezko abiadura periferikoa hartzen du, urratzaile konbentziolanalaren bidezko artezketak (45-60 m/s) eta oso urratzailea den artezketak (20 -120 m/s) eskatzen duten mailara iristen delarik gehienezko biraketa momentuarekin. Harri buruaren konfigurazio aniztasun handiaren bidez, bezero bakoitzak eskatzen duen prozesuarentzako soluzio perfektua eskaintzen du.
Puntuen artean 1.000 mm luzera maximodun piezak artezteko gaitasuna du
INTECen aurkeztutako LG-1000 modeloa zehazki, konfigurazio horizontala duen kanpoko artezketa makina bat da, puntuen artean 1000 mm luzera maximodun piezak artezteko gaitasuna duelarik.
Artezketa makina hau berezia da B ardatzaren moldakortasunarengatik, hainbat harrirekin hornitua dago eta zenbait osagai txertatu ditzake, hala nola, neurgailuak eta superakabera guneak. B ardatza, integratutako motor batek eragiten du, ondorioz posizionamenduaren doitasun handia ahalbidetzen du.
Artezketa makina honek, CNCaren bidez kontrolatzen den jarraipen-luneta bat dauka. Sistema honen bidez, zilindrikotasun optimoa bermatzen da, baita pieza lerdenetan ere.
Gainera, erabiltzeko erraza den eta DANOBAT DoGrind izenarekin ezagutzen den software pertsonalizatua ere badauka makina honek, markaren ingeniariek garatu dutena.
Beste abantaila bat, artezketa makinak dituen gailu zehatzak dira. Mekanizazio prozesuaren jarraipena egiten dute aurretik, bitartean eta ondoren eta emaitza optimoa bermatzen dute. Bestalde, DANOBAtek neurketa sistema propioak ere garatu ditu, besteak beste, laser bidezko neurketak kontakturik gabe eta tarte zabalean.
Bezero bakoitzaren eskari zehatzak asetzeko, bezeroekin lankidetzan aritzea da DANOBATen filosofiaren oinarria, bezeroek dituzten beharretara osotasunean egokituko diren soluzioak garatzeko helburuarekin. Pertsonalizatzeko dauden aukera ezberdinen ondorioz, hala nola, harri burua konfiguratzeko gama zabala, neurketa sistemak, superakabera unitateak, karga/deskarga automatikorako ekipamendua, lotze sistemak, kontrapuntu finko eta mugikorrak eta diamantatze ekipamendua, bezero bakoitzaren neurrira egindako soluzio osoa garatzeko aukera ematen du.