CSICi atxikitako unitate bat sortu dute Mondragon Unibertsitatean

CSICeko Antolaketa eta Harreman Instituzionaletako Lehendakariordeak, Francisco Montero de Espinosa Jaunak, eta Mondragon Unibertsitateko Errektoreak, Iosu Zabala Jaunak, Lankidetza Hitzarmen bat sinatu dute CSICi atxikitako unitate bat sortzeko MUn. Unitate hau MUko Kormatuen taldeak eta CSICko Korrosio eta Babesaren taldeak osatuko dute.
Card image cap
2011/08/22

CSIC-Ikerketa Zientifikoen Goren Kontseiluak Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Konformatuen Taldea CSICi Atxikitako Unitate gisa errekonozitu du, CENIM-Espainiako Ikerketa Metalurgikoen Zentroaren bitartez. Figura horrek Konformatuen Taldeak eta CENIM-CSICeko COPROMAT-Materialen Korrosio eta Babes Taldearen arteko harremana formalizatzeko balio du, eta elkarren arteko lankidetza sustatuko du ikerketako arloetan zein hezkuntzakoetan. Zehazki, agertzen ari diren materialei buruzko gaiak landuko dira, muturreko baldintzetan prozesatzeko eta/edo erabiltzeko, bereziki azken belaunaldiko aleazio metalikoei dagokienez.

Atxikitako Unitatearen sorrerarekin datorren lankidetza hitzarmenean berariaz aipatzen dira, elkarren arteko ekintzen barruan, bi Zentroetan dagoen materialaren erabilera partekatzea, bi Taldeetako pertsonal propioaren mugikortasuna eta patente erabilgarrien tramitazioa, CSICen bitartez. Atxikitako Unitateak, halaber, CSICeko deialdietan eta bestelako ekintzetan – barnekoak zein kanpokoak– parte hartu ahal izango du, CSICeko pertsonen baldintza berdinetan.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa