Irakurriena
- 1. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
- 2. “Abentura zirraragarria izan da”
- 3. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 4. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 6. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 7. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 8. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 9. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 10. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
Bizkaiko Foru Aldundiak eta MONDRAGON Fundazioak hitzarmena sinatu dute enpresa ekimen berriak sustatzeko
Bizkaiko Foru Aldundiak eta MONDRAGON Fundazioak hitzarmena lortu dute foru erakundeak 200.000 euro bideratzeko, Lurralde Historikoan enpresa ekimen berriak sustatzeko. Ekonomi Sustapeneko ahalduna den Imanol Pradalesek eta MONDRAGOn Korporazioko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzako lehendakariordea den Javier Sotilek aurkeztu dute hitzarmena, osasuna eta "ekonomia berdea" bezalako sektore industrial estrategikoetan enpresa kooperatibo berriak sortzen laguntzeko. Enpresa ekimen berriak MONDRAGON Health eta MONDRAGON plataforma korporatiboen menpe garatuko dira.
Diru laguntzaren zenbatekoa proiektuak martxan jarri eta arrakasta izateko behar diren alderdietara zuzenduko da: bideragarritasun azterketak, merkatu azterketak, prototipoak, txosten teknikoak eta aholkularitza espezializatua. MONDRAGON Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da, bere xedea ekonomia soziala sustatzea da, eta, beste jarduera batzuen artean, enpresa erakunde berrien sorrera babesteko jarduerak garatzen ditu; horretarako, MONDRAGON Korporazioaren potentzial estrategiko guztia erabiltzen du, izan ere, Bizkaian 11.000 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu, horietatik 5.000 industri kooperatibetan kokatuta.
Enpresa ekintza berriak sustatzeko
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailarentzat, hitzarmena babes irmoa da negozio aukera berriak kokatzeko eta, ondorioz, Lurralde Historikoan enplegua sortzeko, etorkizun hurbilean estrategikoak gertatuko diren bi sektore estrategikotan: osasuna eta "ekonomia berdea". Hitzarmena sinatuz, Euskadiko lehen enpresa taldea den MONDRAGON Korporazioak berretsi egiten du Bizkaiaren alde, bere jarduera industriala eguneratzearen alde eta aberastasuna eta balio erantsi handiko enplegua sortzearen alde egiten ari den apustua.