Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
Bere proiektuarekin bat egingo duten profesionalak nahi ditu Ikerlanek
Profesional trebatuak eta ikerlari hasi berriak erakartzeko asmoarekin, Ik4-Ikerlanek MONDRAGON Korporazioko eta Estatuko erreferentziazko Teknologi Guneak kaptazio kanpaina jarri du abian. Pertsonen kudeaketarako departamentutik jarri dute martxan aipatu egitasmoa. Helburua da profesional berriekin ikerketa lerro guztiak indartzea.
Talentua bilatzen eta garatzen
Ik4-Ikerlanek martxan jarri duen kaptazio kanpaina argia da mezuetan: "Enpresarik berritzaileenekin batera ikerketan profesionalki jardutea gustatuko litzaizuke? Gurekin lan egin nahi duzu? Zure ikasketak osatu nahi dituzu gurekin tesi, proiektu edo egonaldi bat eginez? IK4-IKERLANen lantaldean aritzeko eta sormenez jardunez erronkei aurre egiteko gai diren pertsonak erakarri nahi ditugu".
Helburua da profesional berriekin ikerketa lerro guztiak indartzea
Ikerlan experience
Kanpaina sareetan eta bestelako medio konbentzionalagoetan burutuko dute eta azoka espezializatuetan ere parte hartuko dute. Hala, beste erreminta batzuen artean, bideo bat ere editatu dute 'Ikerlan experience' izenekoa. Arteman Komunikazioa enpresak ekoiztu du Ikerlanentzat. Ikus-entzunezkoak benetako hiru ikerlariren esperientzia kontatzen du: Maitane Garmendia, Ikerlaria eta Potentzia Elektronikako ikerlaria; Ibai Sarasola, Komunikazio, Informazio eta Elektronikako ikerlaria; eta Carlos Calleja, Fabrikazio Aurreratuko ikerlaria.
Bideoak IKERLANen esentzia erakusten digu irudien eta adierazpenen bitartez, Gune Teknologikoko ikerketa eta ikerlarien proiektuak ezagutzera emanez, eta pertsonen arteko harremanak erakutsiz.