Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
First Lego Leaguek marka guztiak hautsiko ditu aurten
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/aurtengo-first-lego-leaguek-errekor-guztiak-hautsiko-ditu/@@images/2171cab9-1913-406e-8a51-55a5b5a72497.jpeg)
1.500 neska-mutiko eta gazte dagoeneko euren ikastetxe eta eskoletan dihardute lanean, lehiaketa sortzaile, berritzaile eta parte-hartzailetza sustatzaileena prestatzen. First Lego Leagueren 2019ko finala otsailaren 16an jokatuko da Gasteizen. Lanjolastu da antolatzaileek lehiaketaren filosofia definitzeko sortutako hitza eta, eskola zein ikastetxe eta ikastola guztiak hori izaten dute helburu leihaketan. Lan egin bai, baina jolastuz.
Zientzia eta teknologiarekiko gazteen interesa piztea bilatzen du, baita mundu digitaleko gaitasunak garatu eta balioak (aurkikuntza, berrikuntza, inklusioa eta talde-lana) sustatzea ere
Hamargarren edizio honetan 44 ikastetxe, ikastola eta eskola arituko dira nor baino nor. Berrikuntzarekin eta helburu zientifiko-teknologikoarekin erabat lerrotuta dauden zentroak guztiak ere. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaikoak. Hain justu ere, Estatu osoan egiten diren 31 lehiaketen artean handiena da Euskadikoa. Eta Euskadiko finalean helburu nagusia izango dute guztiek ere, ondo pasatzeaz gain, First Lego League Espainiara sailkatzea.
First Lego League nazioarteko hezkuntza-programa bat da, kirol-lehiaketaren formatua duena, zientzia eta teknologiarekiko gazteen interesa piztea bilatzen duena, baita mundu digitaleko gaitasunak garatu eta balioak (aurkikuntza, berrikuntza, inklusioa eta talde-lana) sustatzea ere. First Lego League mundu osoko 98 herrialdetan izango da eta 500 mila gazte baino gehiagok parte hartuko dute.
INTO ORBIT
Edizio honetan, INTO ORBIT erronka tematikoari aurre egin behar diote ikasleek, eta espazioan bizitza errazteko soluziobide berritzaileak proposatu beharko dituzte. Horretarako, espazioan urtebetez bizitzea irudikatu edo imajinatu beharko dute, eta han sortu litezkeen arazoak eta premiak konpontzen saiatu: nola elikatu, zelan sasoian egon eta nola konpondu espazio-ontziaren arazo tekniko bat, edo nola entretenitu, lurrean geratu diren senitartekoekin komunikatu edo han sorturiko zaborra birziklatu. Azken batean, kanpoko espazioan bizirik, osasuntsu eta zoriontsu mantentzen lagundu dezakeen edozein proposamen.
Innobasqueren apustua
Innobasquek gidatzen eta antolatzen du nazioarteko hezkuntza-programa hau Euskadin; inplementazio-eredu propioa du gazteen trebetasunak eta gaitasunak hobetzeko zientzian eta teknologian era suspergarri eta dibertigarrian.
Innobasqueren laguntzaile izango dira First Lego League Euskadin Euskaltel konekta Fundazioa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, MONDRAGON Korporazioa, Petronor Berrikuntza, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Sener eta Azti-Tecnalia.