Andres Melgar izango da Peruko LKS-Ordezkaritza berriaren arduraduna

Andres ingeniari industriala da eta eraikuntza eta ingeniaritza zibilaren eremuko enpresa desberdinetan egin du lan bere langile-bizitzan zehar. Andaluziako bulegoko zuzendari bezala bost urte bete ondoren, Peruko LKS Ingeniaritza ordezkaritzaz arduratuko da orain.
Card image cap
2013/11/07

LKS-ordezkaritza jada eratuta eta erregistratuta dago Perun eta bere bulegoak Monterrey Enpresa Gunean, Liman, daude. Orain bertako bazkide desberdinekin ari da elkarrizketetan, lizitazio publiko eta pribatuetan elkarrekin parte hartu ahal izateko.

Peruko ordezkaritzaren asmoa, LKS-ren nazioarteko ezarpen garrantzitsuenetako bat izatea da, merkatu perutarraren ezaugarriei eta datozen urteetarako aurreikusita dagoen bere hazkundeari erantzuteko. Hazkunde hau bereziki eraikuntza sektorean izango da, orain herriak behar dituen azpiegituren beharrei irtenbidea aurkitzeko inbertsioaren kuota garrantzitsua kontzentratzen baita sektore honetan.

Ingeniaritza eta arkitektura