Adolfo Plaza, Ikerlaneko presidente berria

Adolfo Plazak, Laboral Kutxako presidente eta Ikerlaneko gaur eguneko presidente denak, Jose Miguel Lazkanotegiren lekukoa hartuko du hark lau urteko agintaldia amaitu ondoren.
Card image cap
2024/05/24

Adolfo Plaza, Laboral Kutxako presidentea, Ikerlaneko presidente berria da, zentro teknologikoko Kontseilu Errektoreak hala aukeratuta. Plazak Oronako Berrikuntza Teknologikoko zuzendari korporatibo Jose Miguel Lazkanotegiren lekua hartuko du, haren lau urteko agintaldia amaitzen denean.

2023 urte historikoa izan da Ikerlanentzat, 30,8 M€-ko fakturazio errekorra lortu baitu, enpresekin fakturatutakoan gora eginda eta bi digituko emaitza lortuta

Adolfo Plaza Izagirre (Bilbo, 1978) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua eta Zuzendaritza Aurreratuko MBA da Deustuko Unibertsitatean. Ibilbide profesional guztia Euskadin errotuta egin du, eta kooperatiba munduari eta finantza sektoreari oso lotuta. Lehen urrats profesionalak Deloitten egin zituen, EAEko eta Nafarroako finantza erakunde nagusietan auditoretza zereginak eginez, eta 2006an Ipar Kutxa kreditu kooperatiban sartu zen, Barne Auditoretzako eta Arrisku Kontroleko zuzendaritzaz arduratzeko.

2013an, Laboral Kutxarekin bat egitearen ondorioz (prozesu horretan aktiboki parte hartu zuen), MONDRAGONeko Eragiketa zuzendari kargua betetzen hasi zen, eta 2015ean hango Kontseilu Errektoreko idazkari eta Ikuskaritza Batzordeko kide izendatu zuten.

Ondoren, Plangintza eta Kudeaketa Kontroleko Departamentuko zuzendari postua bete ondoren, 2019an Laboral Kutxako Zuzendaritza Batzordean sartu zen, Finantza Arloko zuzendari. Azkenik, 2023ko Batzar Nagusian, Laboral Kutxako presidente aukeratu zuten, eta MONDRAGONeko Finantza Dibisioko presidenteorde karguarekin, Lagun Aro Aseguruen presidente karguarekin eta Lagun Aro BGAEko Zuzendaritza Kontseiluko partaide izatearekin uztartzen du erantzukizun hori.

Ilusioa eta ardura

Ikerlaneko presidente berriak hau adierazi du: “Bereziki ilusionagarria da Ikerlanek 50. urteurrena egiten duen urtean hartzea hango presidentetza, eta haren jatorrian Laboral Kutxak izan zuen zeregina aitortzeko modua. 50 urte dira eta hau hasi baino ez da egin, etorkizunari begiratu behar diogu. Goi mailako prestakuntza duten 400 profesional baino gehiagoko taldearekin batera, puntako arlo teknologikoetan lan kooperatiboa sortzen jarraituko dugu, eta ezagutza eta profesionalak gure ingurunera transferitzeari lehentasuna ematen”.

Ikerlanen izenean, Kontseilu Errektoreak eskerrak eman dizkio José Miguel Lazkanotegiri, presidente izan den aldian Zentro Teknologikoari egin dion ekarpenagatik, eta, bidenabar, ongietorria eman dio Adolfo Plazari bere kargu berrian.

Ikerlanerako oso esanguratsua den urtean gertatu da erreleboa; izan ere, 50 urte beteko dira sortu zenetik, eta bere sorreran funtsezkoa izan zen Laboral Kutxak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta egungo MONDRAGON Korporazioko hainbat kooperatibak egindako apustua.

2023 urte historikoa izan da IKERLANentzat, 30,8 M€-ko fakturazio errekorra lortu baitu, enpresekin fakturatutakoan gora eginda eta bi digituko emaitza lortuta. Euskal enpresekin eta nazioarteko enpresekin elkarrekin egindako lanaren fruitua izan da arrakasta hori, bai eta dituen trebakuntza handiko profesionalen taldeak egindako lanaren fruitua ere, izan ere, aurten 46 lagun gehiago kontratatu dira talde horretarako eta beste 18 lagun bazkide egin dira.

Ikerlani buruz

Ikerlan zentro liderra da industriari teknologia transferitzen eta balio lehiakorra ematen soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo nagusitan (teknologia digitalak eta adimen artifiziala, sistema elektroniko txertatuak eta zibersegurtasuna) menderatzen dituen teknologiak eta mekatronikako zein energiaren esparruko teknologiak konbinatuz. Gaur egun, 420 pertsonak osatutako lantalde bat du, eta egoitzak Arrasaten, Donostialdean eta Bilbon. MONDRAGON Korporazioko eta Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) bazkide den kooperatiba bat da, eta jasangarria, lehiakorra eta etengabeko eraldaketan dagoen enpresa ereduaren adierazgarria da. 2024an Ikerlanek 50 urte beteko ditu, eta bere sorrerako helburuari leial eutsi dio: inguruko enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko teknologia garatzea eta pertsona espezializatuak prestatzea.

Ikerketa zentro teknologikoa