Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
4.0 industriaren app-storea motorrak berotzen ari da merkatura irteteko
Ekimena aurtengo urrian bukatuko da ofizialki, eta IKERLAN zentro teknologikoak hartu du parte bertan.
Garapena, Androidek edo iOSek dituzten marketplaces-en antzeko plataforma izanik, balio du software aplikazioak garatzeko, iragartzeko eta erosteko balio du, eta industriari beste zerbitzu batzuk eskaintzeko ere bai. Gainera, esan daiteke ia prest dagoela merkatura ateratzeko.
Une hauetan, proiektuaren hainbat bazkide lanean ari dira enpresa berri bat sortzeko. Enpresa Digital Factory Solutions (DFS) deituko da, eta plataformaren hardwareko eta softwareko azpiegitura osoa egongo da bertan, ustiapen komertziala erraztuko duelarik.
“Software garatzaileei zuzenduta dago vf-OS plataforma, fabrikazio ingurunerako aplikazioak sortuko baitituzte (vApp) eta vf-Osen marketplacen gorde eta argitaratuko. Garapena, halaber, 4.0 industrian ari diren fabrikazioko eta logistikako enpresei zuzenduta dago, bertan jada existitzen diren aplikazioak erosi ahal izango baitituzte edo aplikazio berriak garatzeko eskatu beren premia berezien arabera”, ziurtatu du Eduardu Saizek, IKERLANen ekimena koordinatzen duen pertsonak.
App-store honek, gainera, aukera ematen die vf-OS marketplaceren bitartez beren produktuak saldu nahi dituzten enpresa teknologikoei software garatzaileek gailuetara (sentsoreak, PLCak, etab.) eta negozio aplikazioetara (ERP, SCM, CRM, etab.) konektatzeko erabili ahal izango dituzten driverrak eta APak plataforman salgai jartzeko.
Bukatzeko, plataforma aukera bat da internet zerbitzuak, datuak lainoan ostatatzeko zerbitzuak eta negozio aholkularitza hornitzen dituzten enpresentzat.
“Plataformaren funtzionaltasuna erakusteko, industriako hiru kasu zehatzen 15 vApp garatu dira ekimenaren barruan, eta konpontzea lortu da: eguzki plaken muntaketa lerroen mantentze lanetarako zerbitzuarekin lotutako fabrikazio-arazoak, eraikinak egiteko materialen harrera eta produktu plastiko-metalikoen diseinuan eta fabrikazioan diharduten enpresen arteko lankidetza.”, gaineratu du adituak.
Mondragon Assembly euskal enpresan inplementatu da industriako kasu horietako bat, eta bere helburua izan da bere bezeroentzat fabrikatzen dituen eguzki plaken muntaketa lerroen mantentze lanetarako zerbitzua hobetzea. Horretarako, 5 vApp garatu dira bere lerroetako akatsak iragarri, antzeman eta kudeatzeko, ordezko piezen kudeaketa hobetzeko, mantentze lanen egutegiak definitzeko eta ekoizpenaren jarraipenerako adierazleen monitorizaziorako.
I+Gri laguntzeko EBk duen Horizonte 2020 programak finantzatu du vf-OS proiektua. 7,75 milioi euro baino pixka bat gehiagoko aurrekontua eduki du, eta Factories of the Future ekimenaren baitan kokatzen da, etorkizuneko fabrikak esaten zaienentzat balio erantsi handiko teknologiak garatzera zuzenduta baitago. Proiektua ICE (Information Catalyst for Enterprises) enpresa britainiarrak gidatu du, 2016ko urriaren 1ean hasi zen eta Europako 6 herrialdetako beste 11 erakunderen parte hartzea eduki du, IKERLANenaz eta Mondragon Assemblyrenaz gain.