Osartenek enpresentzako eguneratutako prozedura-protokoloa du

Laneko segurtasun eta osasunaren arloan COVID-19 delakoarekin zerikusia duten erreferentziazko dokumentazioa eta esteka interesgarriak biltzen ditu.
Card image cap
2020/05/05

Osartenek enpresentzako prozedura-protokolo eguneratua du. Horren helburua da sortzen ari den dokumentazio ugariaren interpretazioa erraztea (Osasun Ministerioa, OME, Osakidetza…) eta enpresa bakoitzaren protokoloa idazteko edo hobetzeko oinarria izatea.

Horrela, maskarak erosteko gida, normaltasun berrirako trantsizio plana, COVID-19 birusa desinfektatzeko produktu biozidak erabiltzea... ikus daitezke.

Azken finean, informazio interesgarri eta zehatzaren bilduma bat da, enpresetako langileen segurtasuna eta osasuna bermatzea helburu duena eta, aldi berean, beren jarduerari eustea bermatzen duena.

Informazio gehiago: https://www.osarten.com/ataria/es/covid-19 

Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna