Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak, euskaraz idatzitako ikasketa amaierako lan onenak saritu dituzte
Gaur, martxoak 4, banatu dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean euskaraz aurkeztutako ikasketa bukaerako lan onenei sariak. Edizio honetan bi saritu egon dira, bata, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikaslea eta bestea Goi Eskola Politeknikoko ikaslea.
Lehenengo sariaren irabazlea Josune Etxaniz, Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan unibertsitate masterreko ikaslea izan da, Arizmendi Ikastolarentzako egin duen “ Arizmendi Ikastolako lehen hezkuntzako ikasle etorri berrien pertzepzioak euskararen ikaskuntzaren inguruan” lanarekin. Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak 1.500 euroko saria eman diote 4. edizio honetan. Bigarren sariaren irabazlea, berriz, Ander Elustondo, Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Graduko ikaslea izan da, ELECTRA VITORIArentzako egin duen “Barne logistikaren hobekuntza eta muntaketa-prozesuetako lan-kargaren orekatzea, igogailuen fabrikazioan” lanarekin. Kasu honetan, Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak 500 euroko saria eman diote.
Sari hau MONDRAGON Korporazioko Euskara Batzordearen ekimenez sortu zen orain lau urte eta ikasleek unibertsitatetik lan mundura jauzi egiten dutenean ikasketa amaierako lanak euskaraz egitea sustatzea du helburu. MONDRAGON Korporazioak bere Plan Estrategikoan jaso zuen erronka hori eta 2010ean lantalde bat sortu zen Korporazioko eta Mondragon Unibertsitateko fakultateetako kideez osatuta sari hori abian jartzeko.
Mondragon Unibertsitateko ikasleek MONDRAGON Korporazioko erakundeetan egin dituzten proiektuak aztertu eta ebaluatu dituzte hiru fakultateetako bina kidek eta Korporazioko ordezkari batek.
Guztira, Mondragon Unibertsitatean, 277 lan egin dira euskaraz eta 20 lan aurkeztu dira sarira Enpresagintzatik, Goi Eskola Politeknikotik eta HUHEZItik. Iaz berriz, 176 lan egin ziren euskaraz eta 32 aurkeztu ziren sarira. Aurkeztutako lan guztiak maila tekniko altuko proiektuak dira, eta lan irabazleak euskaraz ondoen idatzitako lanak izan direlako nabarmendu dira.
Epaimahaia fakultate bakoitzeko bina kidek (Ainhoa Larrañaga, Karmele Perez, Rafael Altuna, Miriam Leibar, Xabier Arrasate eta Pedro Urteaga) eta MONDRAGON Korporazioko ordezkari batek (Mikel Lezamiz) osatu dute. Analisi sakon bat egin ondoren, adostasuna egon da lanak puntuatzerako orduan eta aho batez aukeratu dira lan sarituak.
Aurtengoa, sari horren 4. edizioa izan da, eta urtero antolatzeko asmoarekin jarraitzen dute Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak.. Hurrengo edizioetan partaide kopuruak gorantz egitea espero da.