COVID-19ari aurre egiteko protokoloen inguruko Webinar bat egingo du Osartenek

Osartenek garatu duen protokoloa azaltzeko balioko du Webinarrak eta enpresa zein norbanakoek izan ditzaketen zalantzak argitzeko balioko du.
Card image cap
2020/04/21

Bihar, asteazkena, hilak 22, goizeko 11:30tik aurrera, Osartenek Webinar bat eskainiko du eta bertan azalduko du koronabirusari lan eremuan aurre egiteko prestatu duen protokoloa.  

COVID-19ak eragindako krisia abiatu zenetik asko izan dira Lan Segurtasunaren eta Osasunaren arloan idatzi eta argitaratu diren edukiak, bai Espainiako Ministerioak argitaratutakoak eta baita Eusko Jaurlaritzatik ekarritakoak, Osalan, INSST, etb...

Enpresa eta kooperatibei informazioa helarazi nahian, Osartenek protokolo bat garatu du. Hala, protokolo hori baliagarria izan daiteke enpresek garatzen dituzten SST protokoloentzat. 

Webinar-ean gai horiek guztiak jorratuko dira. Goizeko 11:30tik aurrera. Saioak 30 minutu iraungo ditu eta ondoren solasaldia egongo da. 

Inscripciones.

 

Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna