HIREKIN proiektua bere azken fasean sartu da

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak lehen bilera egin zuen HIREKIN industria-berrikuntzako zentro berriaren erakunde sustatzaileekin.
Card image cap
2024/03/05

Zentro berria Arrasaten kokatua dago, eta azken fasean da dagoeneko. 6.000 metro koadro izango ditu, industria-ekintzailetza iraunkorrerako. Industria-ekoizpeneko teknologiak, produktuak edo prozesuak garatuko dira HIREKINen, ideazio-faseetatik hasi eta eskalatze- edo abiarazte-faseetaraino.

Lehen topaketa aurreko astean izan zen, eta bertan izan ziren Jokin Díaz, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa; Leyre Madariaga, SPRI taldekoa; Unai Andueza, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari gisa; Aritz Otxandiano Kanpo, Fagor Taldekoa; Luis Anduaga Madinazkoitia, Kreanekoa; Ruben Gabilonde, Orbeakoa; eta Carlos García, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko koordinatzailea. Saiolan, Galbaian, MONDRAGON Korporazioa, Garaia Teknologia Parkea, Ihobe, Isea eta Debagoieneko Mankomunitateko ordezkariak ere izan ziren, besteak beste.

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea

Ingeniaritza eta arkitektura

Bizikleten fabrikazioa

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea

Enpresa eta berrikuntza zentroa

Jabetza intelektuala

Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa