Mondragon Linguak TOPAKETALK antolatu du

Euskal kulturako eta gizarteko pertsonaia ezagunek hartuko dute parte udazkenean ospatuko diren topaketa hauetan.
Card image cap
2017/09/20

Euskal kulturako eta gizarteko pertsonaia ezagunek hartuko dute parte MondragonLinguak antolatutako TOPAKETALK jardunaldietan, eta komunikazioaren, sormen artistikoaren eta hizkuntzen arteko harremanari buruz arituko dira ikuspuntu emozional batetik. 

Jardunaldietan, besteak beste, parte hartuko dute Gorka Urbizuk, Kepa Junkerak, Iñaki Perurenak, Izarok, Txaro Arrazolak edo Alberto Iñurrategik eta Donostian, Bilbon, Gasteizen, Arrasaten eta Oñatin egingo dira irailaren 25etik urriaren 20ra.

Ez dira ohiko hitzaldiak izango, formatu originalak dituzten diziplina anitzeko ekintzak baizik, eta bertan bizitzaren fase desberdinetan artean, musikan, lan humanitarioan edo kirolean izandako esperientzia pertsonalak kontatuko dituzte, zenbait kasutan zuzeneko musika-emanaldiekin konbinatuta.

Topaketa horietako batzuetan, protagonistek ezagutzen dituzten hizkuntzekin izandako harremanari buruz, ikaskuntzaren eta bizitzaren arteko analogiei eta mundu global batean norbere burua ulertarazteko unean bizi izandako pasadizoez arituko dira; besteak beste, adierazpide kulturalak, hizkuntzak eta komunikatzeko beste modu batzuk jarriko dira harremanetan.  

Gasteizko Artium museoan, eszenatokian egongo den artelan baten inguruan egingo dira ekitaldi guztiak.

TRIKIHARRIA: KEPA JUNKERA & IÑAKI PERURENA

TOPAKETALK-MondragonLingua

Aurten bigarren aldiz egingo diren TOPAKETALK jardunaldiak Iñaki Perurena eta Kepa Junkera protagonista izango dituzten TRKIHARRIA performancearekin hasiko dira. Bertan, Leitzako harri-jasotzaileak harriaren, gure jatorriaren eta euskararen historia kontatuko du euskaraz eta bederatzi atal laburretan. Bizkaiko trikitilariak saio honetarako bereziki konposatutako doinu berriekin tartekatuko da bakarrizketa.

Irailaren 25a: Donostia (Koldo Mitxelena Kulturgunea).

Urriaren 4a: Bilbo (Dock Gunea).  

Urriaren 6a: Gasteiz (Artium Museoa).

Ordua: 19:00

ROCKOMUNIKAZIOA: GORKA URBIZU & IZARO
TOPAKETALK-MondragonLingua

ROCKOMUNIKAZIOA izeneko ekitaldian Gorka Urbizu musikaria eta Izaro Andrés bakarlaria izango dira protagonistak. Elkarrizketa lasai bat izango da euskaraz, eta aurrez aurre jarriko dira Berri Txarrak taldearen sortzaile den rock-musikari ezagun baten esperientziak eta karrera hasten hari den Mallabiako interpretearena bezalako artistaren batenak. Errepidea, musika munduko prekarietatea, sormen-prozesua eta abestiak idazten dituzten hizkuntzekin duten harremana (gaztelania, euskara eta ingelesa) izango dira jorratuko dituzten gaietako batzuk. Amaiera gisa, artista bakoitzak beste artistak sortutako abesti bat joko du gitarra akustikoarekin.

Urriaren 5a:  Oñati (Kulturetxea)

Urriaren 6a: Donostia (Koldo Mitxelena Kulturgunea)

Urriaren 10a: Gasteiz (Artium Museoa)  

Ordua: 19:00

MOUNT HIZKUNTZA: ALBERTO IÑURRATEGI & XABIER LEIBAR

Ekitaldi guztiak doakoak dira tokia bete arte, Hizkuntzek bizitzak salbatzen dituztenean izan ezik. 5 euro kobratuko da eta errefuxiatu-eremuetara eramateko bi salbamendu-jaka eta hiru pixoihal-pakete erosteko erabiliko dira.

MOUNT HIZKUNTZA izena du TOPAKETALK jardunaldietako hirugarren proposamenak, eta Alberto Iñurrategik eta Xabier Leibarrek hartuko dute parte. Bertan, ikaskuntza, ahalegina, konstantzia eta gozamena bere baitan hartzen dituen mendia edozein giza jardueraren analogia gisa hartuko da.

Horrela, Leibar doktoreak eliteko kirolak behar duen prestaketaz hitz egingo du, zenbait mito argituko ditu eta nutrizioari buruzko hainbat gidalerro emango ditu. Bestalde, Aretxabaletako mendizaleak eliteko kirolari gisa bizitutako esperientziak eta bitxikeriak kontatuko ditu. Azkenik, eleaniztunak izanik, hizkuntzak ikastearen eta mendi bat igotzearen arteko antzekotasunak azalduko dizkigute biek.

Urriaren 9a: Bilbo (Dock Gunea)

Urriaren 17a: Arrasate (Kulturate).

Ordua: 19:00

HIZKUNTZEN BIZITZAK SALBATZEN DITUZTENEAN: TXARO ARRAZOLA & AICHA IGLESIAS & RUPER ORDORIKA

Jardunaldietako azken topaketan errefuxiatuen gaia jorratuko da eta Gasteizko Artium Museoan soilik egingo da. HIZKUNTZAK BIZITZAK SALBATZEN DITUZTENEAN izena du, Txaro Arrazola artista eta Aicha Iglesias siriar jatorriko errefuxiatuak hartuko dute parte.

Errefuxiatuek Mediterraneoan duten egoerari buruzko bideo bat proiektatuko da, Save The Children GKEren ordezkariak iruzkinduta, eta errefuxiatu-eremuez duen ikuspegia oinarri hartuta sortu duen pieza bat aurkeztuko du Txaro Arrazola artistak. Bestalde, ek Aicha Iglesias elkarrizketatuko du, Euskadin errefuxiatutako siriar jatorriko emakumea. Hizlariek, gainera, hizkuntzaren oinarrizko alderdiaz arituko dira bizitzak salbatzeko unean eta errefuxiatuen bizitzako egunerokoan.

Urriaren 20a: Gasteiz (Artium), 19:00 h.

Ekitaldiren batera joateko, Mondragon Linguan-en eman behar da izena, edozein zentrotara hurbilduta edo www.mondragonlingua.com webgunearen bidez.

Itzulpen zerbitzuak eta hizkuntza prestakuntza