Berrikuntzaren inguruko jardunaldia Aretxabaletan, ETEei zuzenduta

Enpresare-k, Debagoieneko Mankomunitateak eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak enpresen berrikuntzarako dauden laguntzen, zerbitzuen eta eragileen berri emango dute martxoaren 16ko jardunaldian, Aretxabaletako Lanbide Eskolan.
Card image cap
2023/03/14

Jardunaldi honetan berrikuntzaren ideiatik ekintzara nola pasa ezagutuko dute enpresa txiki eta ertainek. Metodologiak, konponbideak eta hurbileko enpresen berrikuntza kasu praktikoak aurkeztuko dituzte bertan. Jardunaldiaren amaieran Mondragon Assemblyra bisita egiteko aukera izango da.

Egitaraua

14:30 - 15:00 Ongietorriko kafea.
AUKERAKOA: Aretxabaletako Lanbide Eskolako instalazioetara bisita, Joseba Beristain zuzendariarekin

15:00 - 15:10 Aurkezpena.

  • Juan Bautista Ayerbe, Enpresareko zuzendari exekutiboa

15:10 - 15:55 Nola kudeatu zure ETEaren berrikuntza: autodiagnostikoa, metodologiak eta laguntza-konponbideak.

  • Uribarri Goikuria, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako proiektu-arduraduna
  • Olga Gómez, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako proiektu-arduraduna
  • Jon Arregui, AFM Cluster for Advanced and Digital Manufacturing-eko Berrikuntza teknikoa

15:55 - 16:50 Debagoienako ETE-en berrikuntza kasu praktikoak

  • Ander Aramburu, Lazpiurko zuzendari nagusia
  • Javier Ibarra, Metagrako Finantza zuzendaria
  • Jean-Philippe Aguerre, Mondragon Assemblyko I+G zuzendaria
  • Amaia Ugalde, Industrias Ugatuko zuzendari nagusia
  • Moderatzailea: Jon Arregui, AFM Cluster for Advanced and Digital Manufacturing-eko Berrikuntza teknikoa

16:50 - 17:00 Hurrengo urratsak

  • Oihana Agirre, Debagoieneko Mankomunitatea-Garapen Agentziako Enpresa eta Energia teknikaria
  • Juan Bautista Ayerbe, Enpresareko zuzendaria

17:00 AUKERAKOA: Mondragon Assemblyra bisita

EMAN IZENA

Muntaketa automatikoaren sistemak