Emakumezkoen kirolaren aldeko apustua egin du Eikak

Emakumezkoen Itzuliaren lehenengo etapa Eikan hasi eta Markina-Xemeinen amaituko da maiatzaren 12an. Eika-ko presidentearentzat, Iñigo Arrietarentzat, ohorea da Itzulia Eikako instalazioetatik abiatzea, "gure nahia emakumezkoen parte-hartzea sustatzea da bai kirolean zein industrian".
2023/05/03

Itzulia Women 2023 Eika kooperatibak Etxebarrian (Bizkaia) dituen instalazioetatik abiatuko da. World Tour lasterketa maiatzaren 12an hasiko da Eikaren lantoki nagusian eta lehenengo etapa Markina-Xemeinen amaituko da. Eikako Errektore Kontseiluko presidente Iñigo Arrietaren esanetan, "Eikak ikusirazi eta sustatu nahi du horrela, emakumezkoen kirola". Itzulia Women lasterketak 22 talde izango ditu abiapuntuan, 6 txirrindularikoa bakoitza eta maiatzaren 12tik 14ra bitartean jokatuko da Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban.

Egosketa elektrikorako irtenbideak