Kooperatibak eta Martxoak 8

Kooperatibek hainbat ekimen gauzatu dituzte Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Card image cap
2018/03/08

MONDRAGONen baitan dauden enpresatan Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotutako lanuzte deialdiari jarraipena egin diote; eta kooperatiba askotan Martxoak 8ko lanuzte deialdiarekin bat egin dute. 

Gainera, testuinguru berean kokatutako bestelako ekimenak ere egin dira. Laboral Kutxak, esaterako, webgunean nazioarteko egun honekin lotutako ilustrazioa eman du argitara. Eta Korporazioak berak Twitterreko kanalean honakoa jakinarazi du: “@euMONDRAGON egiten dugunok elkarlanean sinesten dugu eta elkarlan hori berdintasunez eta eskubide osoz egiteko beharrezkoak diren lan baldintzak sortzeko konpromisoa dugu #Martxoak8 . Era berean, Mondragon Unibertsitateak twitter kanalean honako txioa argitaratu du:  “Martxoak 8 Emakumeak Planto!”.

Martxoak-8 (2018)

HUHEZIko emakumeak Eskoriatzan eginiko ekitaldian.

Bestalde, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak ere keinua egin dio Martxoak 8ri eta Arizmendiarrietak berak emakumeei buruz idatzitako hainbat hausnarketa argitara eman ditu; hausnarketa horren abiapuntua honakoa da: “Emakume batek edozein gizartetan duen posizioa da gizarte horren garapen mailaren neurrikoa”. 

Copreci M8

Era berean, Nazioarteko Kooperatiben Aliantzak adierazpen instituzional bat argitaratu du; honek, besteak beste, azaltzen du: “Emakumeen eskubideen eta berdintasunaren aldeko ekintzailetasuna gure mugimendu kooperatiboaren historiaren ataletako bat da”.

Copreci M8