Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Mondragon Assemblyk eguzki panelak muntatzeko munduko makina automatikorik azkarrena eta efizienteena garatu du
Mondragon Assembly automatizazio eta robotikako soluzioen garapenean espezializatuta dago, eta proposamen berritzaile bat garatu du eguzki panelak fabrikatzeko. Makina ultra efiziente bat da, panelak osatzen dituzten zelulak soldadura sistema berritzaile eta zehatz baten bidez lortzeko ahalmenarekin. Garapen horren oinarrian I+Garen aldeko apustua dago, eta horri esker tabber stringer bat eskaini ahal izan du (zelulak soldatzeko makina), zeina pista bakar batean orduko 2.700 zelula soldatzeko gai den; horrenbestez, munduan merkatuan dagoen tabberrik azkarrena bihurtu da.
Mondragon Assembly nazioarteko player entzutetsua da, berrikuntzaren aldeko apustu nabarmenarekin, hazteko tresna gisa. Horrenbestez, produktuaren ikuspegitik, lehengai berriak lantzen ari da, efizientzia handiko eguzki panelak garatzeko helburuarekin, klimatologiaren aldetik muturreko baldintzak dituzten guneetara zuzenduta, esaterako, basamortura.
Atzipen errekor berria: 80 milioi
Mondragon Assemblyk azken hilabeteotan hainbat eskari bereganatu ditu, 80 milioi euroren muga gainditzea ahalbidetu diotelarik. Eskari zorro horrek lan karga handia bermatzen dio kooperatibari aurtengo zein 2018rako.
Eguzki negozioa. Nazioartean eguzki negozioaren merkatua erreaktiboa izanik, Mondragon Assemblyk 27 milioi euro baino gehiago ditu baieztatuta. Eguzki panelak fabrikatzeko hainbat lerro automatiko osatu dira, makina indibidualekin batera. Guztiak ala guztiak balio teknologiko handikoak, Txina, India, Frantzia, Brasil, Aljeria, Singapur eta Turkia bezalako herrialdeetako nazioarteko proiektuetara zuzenduta.
Mondragon Assemblyren eguzki negozioak 40 lagun enplegatzen ditu dagoeneko Aretxabaletako plantan (Gipuzkoa), eta kooperatibaren garapenaren katalizatzaileetako bat izan da.
Makineria berezia. Makineria Bereziaren negozioa ere oso positibo eboluzionatzen ari da, izan ere, 50 milioi euro baino gehiagoren atzipenak lortu ditu, eta bere planta produktibo guztietan (Espainia, Mexiko, Txina, Frantzia, Alemania eta Brasil) gestio planean aurreikusitako baino proiektu eta jarduera gehiago dituzte. Horrez gain, epe laburrera lortzeko dauden aurreikuspenak 20 milioi euro baino gehiago dira, eta horrek bermatu egiten du enpresaren bilakaeraren jarraipena.
Lortu berri dituen eskariak automobilgintzaren eta lerro zuriaren sektoreetan zentratu dira, Mondragon Assembly nazioarteko erreferentea baita bertan, bezeroei euren behar globalei erantzunez, hainbat kontinentetan duen presentzia estrategikoari esker. Gaur egun, proiektu global horietako batzuk Amerika, Europa eta Asiako lantegietan garatzen ari dira, non Mondragon Assemblyk ingeniaritza komun bat garatzen duen, ondoren lantegi bakoitzean inplementatzeko.
Bi negozioen ibilbide positiboa enpleguaren sorreran islatuko da, aurreikuspena baita Aretxabaletan 15 lanpostu berri sortzea, eta beste 30 lanpostu taldearen enpresetan, batez ere ingeniari elektroniko eta mekanikoen artean. Mondragon Assemblyren lan kargak, halaber, eragin positiboa izango du kooperatiba hornitzen duten tailerren jardueran.
Mondragon Assembly 1977an sortu zen, egoitza Aretxabaletan du (Gipuzkoa) eta MONDRAGON Korporazioan integratuta dago, eta 2017an 320 lagun baino gehiago ditu bere lantaldean. Jarduera nagusia industri muntaketako prozesuen automatizazioa da, hainbat teknologia integratzearen bitartez. Nazioarteko presentzia nabarmena du Alemania, Frantzia, Mexiko, Txinan eta Brasilen dituen fabrikekin. Ekitaldi honetan fakturazio zifran errekorra lortuko du, 66 milioi euro inguruan, nazioarteko salmentak %85 baino gehiago izanik.