Servicios financieros y de aseguramiento.

Ingeniería y arquitectura

El Grupo Fagor lo formamos ocho cooperativas.

Sistemas de montaje automático.

Máquinas herramienta.

Facultad de ingeniería de Mondragon Unibertsitatea

Conductores eléctricos.

Protección social a los cooperativistas.

Soluciones para la cocción eléctrica.

Semiconductores y sistemas de recepción TV analógica y digital.

Servicio mancomunado de prevención de riesgos. laborales.

Soluciones profesionales.

Diseño y fabricación de máquinas herramienta.

Fastening Solutions, Plastics y Accesos Automáticos

Centro de investigación tecnológico.

Cámaras frigoríficas.

Euskara bizi-bizirik kooperatibetan

Gaur, abenduak 3 eta Euskararen Nazioarteko Eguna, ekimen ugari ari dira egiten kooperatibetan, lan munduan ere euskaraz bizitzeko hautua berresteko eta euskarara lagun berri gehiago erakartzeko asmoarekin. Egin klik eta ikusi argazkiak!
Card image cap
03/12/2024

Euskarak ere desberdintzen du MONDRAGON eta nortasuna ematen dio. Horregatik ari da izaten hain aberatsa Euskararen Nazioarteko Egun hau kooperatibetan. Bakoitzak bere erara eta ekimen desberdinekin, euskarari zor zaion balioa emateko ekimenak ari dira gauzatzen goizean goizetik.

ZENTRO KORPORATIBOA

Albiste bikain batekin hasi dute eguna Zentro Korporatiboan, euskararen Bikain ziurtagiria berritu dutela jakin baitute beste 4 urterako. Ordurako mahai gainean zuten mintza saioak jasotzen dituzten lankideek egindako gurutzegrama. Nahikoa buruhauste sortu du hura ebazteak!

11:00etan elkarrekin kafea hartzeko eta pasta jateko hitzordua egin dute.

Zentro_Korporatiboa.jpg

Jarraian beren buruak euskaldundu dituzten bi lankideren arteko bideo-elkarrizketa oinarri, elkarrekin hausnartzeko aukera izan dute, eta bukatzeko, euskalduntzeko lanean ari diren lankideei aitortza ekitaldia egin zaie, txokolatezko dominak emanda.

LABORAL KUTXA

Azken 5 egunetan, euskararen bueltako jolas txiki bat izan dute: “Bost zentzumenen makuilua”. Egunero zentzumen bana aktibatu dute, eta ariketa baten ostean zenbaki bat lortu… opari bat desblokeatzeko gakoaren parte ziren zenbakiak, hain zuzen.

LaboralK1.png

LaboralK2.png

KREAN

Euskararen egunerako KREANen Txupatsusak banatu dira bulegoan eta kartela jarri da goiburu batekin: "Gozatu euskara ahoan".

KREAN.jpeg

FAGOR TALDEA

Fagor taldea.MP4

EREDU

Euskara Planaren urteko balorazioa egin dute eta Euskara Batzordearen logo berria aurkeztu, modu ludiko batean.

Eredu.jpg

MONDRAGON ASSEMBLY

Ez dute nolanahiko eguna izan Mondragon Assembly-n: bertsoak, lehiaketa, sariak eta luntxa izan dituzte gaurko egunez, Bikain goi mailako ziurtagiria lortu izana ere ganoraz ospatu dute. Giro bikainean euskara sustatzen jarraitzera animatu dituzte lankideak Euskara Batzordetik.

M.A..JPG

SORALUCE

SORALehiaketaren sari banaketa egin dute Euskararen Nazioarteko Egunean.

Soraluce.jpg

MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA

Iturripeko campusean, argazki herrikoia Euskaraldia iragartzeko, euskal dantza tailerra, kahoot lehiaketa, mus txapelketa, herri kirol saioa, txistorra mokadua...
Galarretako campusean, Joxe Mari Agirretxe 'Porrotxen' hitzaldia, hamaiketakoa, ginkana eta bingoa.

MGEP.jpg

EDERFIL BECKER

Ederfil Beckerren talde argazkiak atera dituzte Legorretako eta Alegiko lantokietan.
Egunean zehar kafea doan izan dute, eta trukean, langileek euskara sustatzeko konpromiso txartelak hartzeko aukera izan dute.

Ederfil.png

FAGORREKO BULEGO OROKORRAK 

Euskararen eguneko gosari-lehiaketa antolatu dute. Elkarrekin gosaldu eta Kahoot bidezko lehiaketa egin dute, euskara, euskal kultura eta euskara planari buruzko galderekin.

FagorBO.jpg

LAGUNARO

Bilboko egoitzan, 12:00etan Euskal musikaren Spotify zerrenda egin dute eta ondoren, kafea eta bizkotxo jana.

Arrasaten, 25 lagunekin kopla tailerra egin dute, Asier Iriondo bertsolariak eskainita. Gainera, lehiaketa eta luntxa ere egin dituzte, azken hau Osartenekin batera.

Lagun_Aro.jpg

EIKA

Aurtengoan hiru ekimen burutu dira Eikan Euskararen nazioarteko egunaren baitan. Lehenik eta behin, kafea doan izan dute eikatarrek egun osoan zehar. Bigarrenik, "Aurrera berbie" galde-erantzunen lehiaketa jarri da martxan, zeinak euskal kulturaz gozatzeko sariak ekarriko dituen. Eta hirugarrenik, langile guztiek lanera iritsi ahala, opari bana jaso dute Euskara Batzordeko kideen eskutik; ”Etxera, kalera, lanera… eraman zurekin euskara” goiburuarekin merienda, hamaiketakoa edo bestelakoak eramateko poltsa bana jaso dute, eta ilusioz jaso ere.

EIKA.jpg

FAGOR ELECTRONICA

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta argazki lehiaketako irabazleei sariak banatu zaizkie eta Elektrolore saria ere eman da. Azken hau, lankide batek euskararekin lotuta Electronican izan duen ibilbidea saritzeko baliatzen da.

Fagor Elec.jpg

OSARTEN

Osartenen euskararen eguna ospatzeko gaur Ana Isabel Ugalde EHUko historialari arrasatearraren "Andre inprobisatzaileak XV-XIX.mendeetan" hitzaldia izan dute, langile guztientzat. Ondoren, luntxa egin dute Lagun Aroko langileekin batera.

LKS NEXT

Garaia, Zamudio eta Zuatzuko bulegoetan, Common Voice proiektuari ekarpena egiteko txokoak jarri dira, mokadu bat jan bitartean, grabazioak eta balidazioak egiteko. 

LKS Next.jpg


DANOBAT

Gaur mikroipuin lehiaketaren sari banaketa egiteaz gain, talde argazkia atera dute.

Danobat.jpg

ERREKA

Errekan aurten, "Izan anitz eta zabal" goiburupean, lankideen hiztun komunitate aberatsa eta askotarikoa jarri nahi izan dute balioan. Bakoitzak beretik egiten du ekarpena. Horren harira, aniztasuna erakusteko, Antzuolako eta Bergarako plantetan, makinetan kafea debalde izan dute egun guztian zehar. Kafea debalde hartzearen truke, euskarazko gustuko hitz edo espresio bat idatzi dute paneletan.

IKERLAN

Euskararen eguneko ohiko talde-argazkiak atera dute Arrasate, Galarreta eta Bilbon. "Iturri zaharretik ur berria: Euskara planak 30 urte" mahai-ingurua egin da. Mahai-inguruan euskara planean protagonista diren lau kidek parte hartu dute: Karmele Zuatzubizkar, Iban Retolaza, Ana Gomez eta Urko Leturiondo. Moderatzailea: Andoni Saez de Ibarra. Mahai-ingurua Ane Zuazubiskar eta Sustrai Colina bertsolariek girotu dute. Mahai-inguruan euskara planaren 30 urteko ibilbidearen kontaketa egin da batetik, eta egungo/etorkizuneko erronkena, bestetik.

IKERLAN.jpg

KIDE

Lea-Artibaiko kooperatiben artean egiten dugun Aurrera Berbie lehiaketaren opariak banatu dira. Euskara Eguneko opariak ere banatu dira. Merienda eramateko poltsatxo bana jaso dute Kideko langile guztiek eta bizkotxo gozoarekin eta kafea hartuaz gozatu dute.

KIDE.png

Zorionak, EUSKARA! Zorionak euskara bidelagun duzuen guztioi! Aurrera!

Servicios financieros y de aseguramiento.

Ingeniería y arquitectura

El Grupo Fagor lo formamos ocho cooperativas.

Sistemas de montaje automático.

Máquinas herramienta.

Facultad de ingeniería de Mondragon Unibertsitatea

Conductores eléctricos.

Protección social a los cooperativistas.

Soluciones para la cocción eléctrica.

Semiconductores y sistemas de recepción TV analógica y digital.

Servicio mancomunado de prevención de riesgos. laborales.

Soluciones profesionales.

Diseño y fabricación de máquinas herramienta.

Fastening Solutions, Plastics y Accesos Automáticos

Centro de investigación tecnológico.

Cámaras frigoríficas.