2022an Ukrainako gerrak bete ditu informatiboetako minutu gehienak, baina ez dira gutxi izan energiaren prezioaren igoera ikusgarriaren ingurukoak, inflazio zakarrari buruzko titularrak edo munduko ekonomiaren bilakaerari buruzko aurreikuspen negatiboak. Gure kooperatiben eremuan gehien aipatu den albistea Oronak eta Ulmak MONDRAGONeko kooperatiba kide izateari uzteko erabakia izan da; abenduaren 16an egindako ezohiko batzar orokorretan hartu zuten erabakia. Data hori MONDRAGONen historiaren parte da.
2023/01/11