Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Eusko Jaurlaritzak ETEentzako 83 laguntza-programa aurkeztu ditu 600 milioi eurorekin
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak eta SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik ETEentzako 2023 laguntza-plana aurkeztu dute gaur goizean. 600 milioi euro inguruko aurrekontuarekin, planak 83 programa biltzen ditu, 12 arlo tematikotan diseinatuak, euskal enpresen dinamismoari eusteko, zailtasunak zailtasun, aberastasuna eta enplegua sortzea helburu.
Azken finean, laguntzen programa sekulako aukera da MONDRAGONen barne, eremu ezberdinetan diharduten kooperatibentzat.
Enpresa txiki eta ertainek, enpresa handiek, startupek eta nekazaritzaren eta arrantzaren sektoreetako pertsonek eta enpresek proiektu eraldatzaileak babesten dituzten laguntzak izango dituzte 2023an. Aurrekontuaren % 70, zehazki 413 milioi euro, I+G+b Teknologiako eta Trantsizio Energetikoko programetara bideratzen da. Azken finean, laguntzen programa sekulako aukera da MONDRAGONen barne, eremu ezberdinetan diharduten kooperatibentzat.
Katalogo digitala
Laguntzak osatzeko ekarpen garrantzitsuak egin dira inbertsioetan, besteak beste eremu hauetan: industriaren garapena, elikagaien industria eta internazionalizazioa.
Laguntza-plan hori, aurten ere, katalogo digital batean eta inprimatutako bertsioan aurkezten da, eta 12 jarduera-eremutan banatutako 83 programa eta zerbitzu biltzen ditu. Bertan, honako hauek deskribatzen dira: laguntzaren edo zerbitzuaren izena, aurtengo aurrekontua, bere deskribapena eta helburua, laguntza bideratzen zaion onuradun mota, argitalpenaren gutxi gorabeherako data, Jaurlaritzaren Zuzendaritza eta/edo sozietate arduraduna, baita web esteka bat ere, laguntzaren eskaera egiteko eta erregulatzen duen informazio eta araudi guztia eskuratzeko.
Hamabi eremuak honako hauek dira: I+G Teknologia, Berrikuntza, Ekintzailetza, Eraldaketa Digitala, Industria Garapena, Trantsizio Energetikoa, Nazioartekotzea, Ekonomia Landa eta Itsasertzeko Eremuan, ETEak Lehen Sektorean, Elikagaien Industria, Bioekonomia, eta Ekonomia Zirkularra eta Ingurumena.
Informazio-jardunaldiak
Datorren otsailaren 24an, 27an eta 28an egingo dira jardunaldi informatiboak. Hala, enpresek laguntza-lerro bakoitzaren xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte, eta beren beharretara ondoen egokitzen dena aurkitu.
Otsailak 24, Teknologia, Berrikuntza eta Ekintzailetza: Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernáezek, bere arloko zuzendariekin batera, ikerketa, berrikuntza, eraldaketa digital eta ekintzailetzako programak azalduko ditu. Helburua da Euskadik Europako berrikuntza-gune gisa duen posizioa sendotzea, enpresa teknologikoen sorrera % 10 handitzea eta Euskadi tokiko industriarekin lankidetzan diharduten nazioarteko startupen ekosistema traktore gisa kokatzea.
Otsailak 27, Industria, Energia eta Ingurumena: Industriako sailburuorde Mikel Amundarainek eta Ingurumeneko sailburuorde Amaia Barredok, saileko beste arduradun batzuekin batera, garapen industrialerako, internazionalizaziorako, efizientzia energetiko eta berriztagarrirako eta ingurumenerako laguntzak aurkeztuko dituzte. Programa horien helburua da industria eta zerbitzu aurreratuak BPGaren % 40ra iristea eta energia berriztagarrien kuota energiaren azken kontsumoaren % 20 izatea.
Gainera, berotegi-efektuko gasen emisioa % 30 murriztea, hondakinen sorrera murriztea eta horien balioespena eta berrerabilpena areagotzea, ingurumen-estrategia zeharkako politika gisa ezartzea eta uraren, lurzoruaren eta airearen ingurumen-adierazleak hobetzea da helburua, biodibertsitatea hobeto defendatzeko eta errespetatzeko.
Otsailak 28, Lehen Sektorea eta Landa eta Itsasertzeko Garapena: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozek lehen sektorerako, elikagaien industriarako eta jasangarritasunerako laguntzak aurkeztuko ditu. Programa horien bidez, Euskadin elikagaien ekoizpena handitu nahi da, eta lurraldeen arteko oreka handiagoa bermatu, landaguneetan eta itsasertzean bizi eta lan egiten duten pertsonei bizi-kalitatea emanez.
Jardunaldi horietako edozeinetan izena emateko esteka hau erabil daiteke: https://agenda.spri.eus/laguntzak/