Fagor Ederlan Tafallak kooperatibizazio prozesua burutu du

Kolektiboaren gehiengo handi batek "Kooperatibaren ber-eraketa proiektua" babestu du eta lan-elkartuko kooperatiba misto izatetik -Fagor Ederlan eta Mondragon Inbertsioak-en parte-hartzearekin eratuta zegoena- lan-elkartuko kooperatiba izatera igaro da Automozio CHP dibisioan eta MONDRAGONen barne kokatuta.
Card image cap
2023/03/27

Iragan larunbatean egin zen Fagor Ederlan Tafalla Koop. Elkartearen Ezohiko Batzar Orokorra. Bertan, kooperatiba osatzen duten pertsonen kolektiboaren gehiengoak erabaki zuen lan-elkartuko kooperariba sortzea.

Kolektiboaren ia %90ak parte hartu zuen batzar orokorrean eta proposamenak kolektiboaren botoen %70etik gorako babesa izan zuen

Orain arte Mondragon Inbertsioak-ek eta Fagor Ederlanek gehiengoa zuten (kapitalean) eta kooperatibak izaera mistoa zuen. Aurrerantzean, berriz, etapa berri bati ekingo dio Fagor Ederlan Tafallak eta Automozio CHP Dibisioaren (Chassis & Powertrain) eta MONDRAGON Korporazioaren barne kokatuko da, eskubide osoz. Kolektiboaren ia %90ak parte hartu zuen batzar orokorrean eta proposamenak kolektiboaren %70etik gorako babesa izan zuen. 

Aurrerantzean, kooperatibaren organoen txanda izango da eta behar beharrezkoak diren modifikazioak egin beharko dituzte 2008an abiarazitako prozesuari amaiera emateko. Urte hartan utzi zion enpresak elkarte anonimo izateari eta kooperatiba misto bilakatu zen; Mondragon Ibertsioen eta Fagor Ederlanen parte-hartzearekin, aldi baterako, bazkide gisa kooperatibako pertsonekin batera Fagor Ederlan Tafallaren kapitalean sartu zirelarik.

2022an 146 milioi euro fakturatu zituen. Gaur egun, 800 pertsonako lan-taldeak egiten du posible Fagor Ederlan Tafallaren proiektu sozio-enpresariala

Iragan larunbatean hartutako erabakiaren ondoren, Fagor Ederlan Tafallak etapa berriari ekingo dio, aldez aurretik ibilbide orrian jasotako bideari ekinez, hain justu ere. 

Fagor Ederlan Tafallari buruz. Automobilen, ibilgailu komertzialen eta industrialen motor osagaien fabrikazioan fundizio espezializatua da. 2022an 146 milioi euro fakturatu zituen. Gaur egun, 800 pertsonako lan-taldeak egiten du posible Fagor Ederlan Tafallaren proiektu sozio-enpresariala. 

Automozio osagaiak